Langabezia eta Warren Mosler

Behin baino gehiago aipatu dugu DTM ulertu ahal izateko, ekonomiaz ikasi dugun (ia) guztia ahantzi behar dugula.

Hona hemen eredu soil eta garrantzitsu bat: langabezia

Warren B. Mosler‏ @wbmosler (https://twitter.com/wbmosler/status/908026354729455616)

The natural rate of unemployment (as defined) is 0%. It is after creating unemployment that govt. acts to undo the problem it created.

2017 ira. 13

Hauxe da ordena:

Stephanie Kelton‏@StephanieKelton (https://twitter.com/StephanieKelton/status/910668587320438784)

The correct order is:

  1. GOVT spends $

  2. GOVT taxes some of that $ back out

  3. 3. If G>T, GOVT allows the diff to be swapped for Treasuries1

2017 ira. 20

Euskara klaruan:

  1. Estatuak, hau da gobernuak, alegia, Banku zentralak airetik sortzen du dirua, teklatu baten bidez

  2. gero estatuak gastatu egiten du diru hori
  3. gero estatuak zergen mekanismoa martxan jartzen du (beraz, herritarrek jaso behar dute dirua (alokairua), lanaren bitartez, zergak ordaindu ahal izateko)

  4. Printzipioz, hiritarrak langabezian zeuden, estatuak nahita sorturiko langabezian. Orain, behartuta daude lan egiteko, dirua jasotzeko, zergak ordaintzearren

  5. Gobernuaren gastuak, berak jasotako tasak baino handiagoak baldin badira, gobernuak ahalbidetzen du diferentzia hori ‘swappatua’ izatea, alegia, Altxor publikoko tituluen truke ematea (noski, teklatuaren bidez)

Oharra: Gobernuaren, hau da, Banku zentralaren eta Altxor publikoaren eragiketa eta operazio guztiak ordenagailu baten teklatuaren bidez egiten dira. Hori egiteko kostua ZERO da.

Ondorioak,

a) Sektore pribatuak ezin du konpondu langabeziaren afera bere osotasunean (gainera ez du nahi, ez zaio natere interesatzen: langabezien erreserba-multzoa interesatzen zaio)

b) Soilik sektore publikoak, gobernuak, konpondu dezake langabeziaren kontua

Nola?

Lan bermeko, aka, job guarantee delako programa sendo batekin!

Horretarako gobernuak, Banku zentralaren bidez, zero kostuan, nahi den beste dirutza erabili ahal da. Hots, lan bermeko programa gobernuak finantzatu behar du.

Argi dagoenez, beti egongo da dirua, gobernuak, banku zentralaren bidez sortua, langabeziarekin bukatzeko.

Hortaz, azken finean, gobernuak berak erabakitzen du langabezia-tasa zein neurritakoa den.

Argi?

Gaizki irakasten dena ondoko hau da:

Stephanie Kelton‏ @StephanieKelton (https://twitter.com/StephanieKelton/status/910668084574289920)

Replying to @StephanieKelton

We’re told taxes come 1st, borrowing 2nd (to cover any anticipated shortfall) & spending last, after all of the financing has been arranged.


Treasuries. All bonds backed by the U.S. government that are issued through the Department of the Treasury. The safety of Treasuries is the benchmark against which all other debt securities are measured.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude