In Estatus politiko berria: proposamena (https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2018-07-05/estatus_politiko_berria_proposamena.htm)
“2. Autodeterminazio eskubidea: Nazioa denez, Euskal Herriak nazio orori dagokion eta NBEk onartzen duen autodeterminazio eskubidea du, kolonialismoak sortutako ezinegonak, minak eta menpekotasun egoerak amaitzeko asmatutako eginbide demokratikoa; EAEko legebiltzarrak birritan (1990ean eta 2014an) onartua du eskubide hori. Beraz, Estatus Berriak autodeterminazio eskubidea jaso beharko lukeela uste dugu, eta baita eskubide hori egikaritu ahal izateko prozedura ere.”
Bejondeiela!
Ingelesez: “The “right of self-determination of peoples”…”, NBE-ren arabera, Alfred de Zayas lekuko!
Gogoratu ondokoa hau: Autodeterminazio-eskubideaz, hitz batzuk
Gehi UEUko blogean horrez gain, gutxienez, azaldu diren honako hauek:
Alfred de Zayas (erretiro bidean)
Etorkizuneko eginkizuna: autodeterminazio-eskubidea
25 urte galduta: aurrera bolie!
Autodeterminazioa giza eskubideen funtsezko printzipio gisa
‘Ziklo berri’rako hiru kontzeptu sendo
Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke
Alfred de Zayas: herrien autodeterminazio-eskubide unibertsalaz (Gironan)
Zentsura nonahi, baita gure ondoan ere!
Elsa Artadi-k erreferendumaz eta autodeterminazio-eskubideaz
Autodeterminazioa eta Katalunia
Astoek oraingoz segitzen dute aharrantzaka
Ná de ná: mandanga absoluturantz
O tempora, o mores! (Baina, lasai, ez da ezer gertatzen!)
(…)
joseba says:
In https://www.berria.eus/paperekoa/1876/020/001/2020-07-02/eaeko-hauteskundeak-naziogintzaren-proposamenak.htm
Autodeterminazioa: Gasteizko Eusko Legebiltzarrak bitan (1990ean eta 2014an) Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen gehiengo osoz, baina gaur arte inork ez du ganorazko ezer proposatu aldarrikapen sinboliko horretatik harago joateko, hots, asmo hura egikaritzeko. Gure ustez, alderdi abertzaleei hauteskunde kanpainan autodeterminazioaz eta independentziaz hitz egitea dagokie, eta ez soilik Aberri Egunean. (…)
Gure alderdietako batek proposatuko al du uztailaren 12ko hauteskundeetan gehiengo osoa lortzen badu urratsak emango dituela autodeterminazio eskubidea egikaritzeko? Espainiako estatuak ez duela autodeterminazio eskubidea onartzen erantzungo digute zuhurrenek, baina bere konstituzioaren 10. eta 96. artikuluek hori ahalbidetu egiten dute.
Bestalde, autodeterminazioa, NBEk hainbat itunetan aipatzen duen eskubide unibertsala den heinean, ez du inork baimendu behar, giza zein herri duintasunari lotua baitago, eta estatuen tresneria juridiko guztien gainetik dago.