urban sprawl vs smart growth. Gurean ere egin beharreko analisia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Izenburuan aipatutako bi hitz horiek, Estatu Batuetako urbanistikan
erabiliak dira, bertan eman izan da lehenengoz eta modu sakonagoan, hiriaren
mugagabeko barreiatze prozesua,
eta ondorioz, bertan hasi dira eredu horren
eragin okerrak ikusten.Urban Sprawl prozesu honek, honako ezaugarriak ditu:

– Dentsitate baxuak,
hirigunearekin alderatuta, eta beraz lurzoruaren kontsumo maila handia.

– Eremuen espezializazioa, eta ondorioz, lurzoruaren erabileren eta hiri
funtzioen sakabanatzea.

– Lurraldearen zatiketa eta jarraipenik gabeko guneak, garapen urbanoen
arteko hutsuneen sorreran oinarrituta.

– Ibilgailu pribatuarekiko menpekotasuna, barreiatzeak inposatuta.

– Hirigune historiakoaren gainbehera, sakabanatutako zentro-gune berrien
azaleratzea eta garapen urbanoen arteko uniformekeri handia.

– Tokien pribatizazioa, eta honekin batera ekipamendu eta zerbitzu publikoetan
desorekak.

Urban Sprawl honen irudi topikoa, famili bakarreko etxe sorta barreiatuak
osatutako eremu zabalak izango lirateke. Orain gutxirarte, Estatu Batuetako
filmetako paisai desurbano arruntekin identifikatzen genituen, baina, dagoeneko
konturatu gara berton ere honelako etxegintza produktuak nolako arrakasta izan
duten, eta gure paisaian gero eta zabalduago dagoela. Horretaz gainera,
aipatutako eragin okerrak ere hasi gara nabaritzen: 1990-2000 urte bitartean
Erkidego Autonomoan lurzoruaren artifizializazioa 52 km2 tan handitu da, eta
honek %20 ren hazkundea suposatu izan du… hamar urteko epe laburrean !!!. Bestelako
kostu ekonomiko eta sozial asko eragiten ditu garapen eredu honek, horretan oso
erakusgarria da Sierra Club Elkarte estatubatuarrak bere analisiari jarritako
izenburua: The dark side of the american dream.

Nabaritzekoa baita, giza osasunean ere zer nolako kalteak sorrarazten
dituen aztertzen dituzten analisiak bai Kanada zein Estatu Batuetako osasun
zerbitzu publikoek
egindakoak.

Eredu honen arrazoiei, eta arrakastari heltzerakoan, beti aipatzen da,
batez ere, gizartearen “irudikariaren” aldaketen barruan ikusi behar dela:
Baina beste analista batzuk, ordea, aginte publikoek zer nolako sustatze lana
egin duten azpimarratzen dute, azkenean, gizarte ingenieritza” proiektu oso
bat
aztertu daitekela. Horrela, Estatu Batuetara bueltatuz, “amerikarraren
ametsa”
deitutako irudikapen hori, 1930 hamarkadan hasi zen, Gobernuak famili
bakarrerako etxeak erosteko maileguak errazten hasi zenean, red linning
deituriko estrategia erabiliz, eremu bilduetarako etxe-auzoetan erosteko
eskakizunei ezezkoa emanez, alegia. Gero 50 hamarkadan beste oinarrizko erabaki
bat hartu zen: autobide sare osoa doanekoa bihurtzea, garraio publikoaren alde
egin ordez. Beste alde batetik, 30 hamarkadan, ibilgailu eta petrolio arloko
enpresa nagusiek, batera, National City Lines deituriko enpresa sortu zuten,
eta urte gutxiren buruan, 45 hiritako tranbia eta trolebus konpainia erosi
zituzten… berehala ixteko. 1949 urtean, General Motors eta beste batzuk,
konspirazio” akusaziopean isuna jaso zuten, baina 5.000 dolarrekoa. Ordurako
kaltea egina zegoen dagoeneko: 1947 urtean, langilagoaren %40ak erabiltzen zuen
garraio publikoa, 1963 urtean aldiz %14ak, eta gaur egun ez da %5 ra heltzen.

Frantziako Estatuan ere, bertako aginte publikoek, 70 hamarkadan,
etxebizitza politikan hasi zuten norabide aldaketa nabarmendu daiteke. Pierre
Bourdieu
soziologoak aztertu du politika aldaketa hau, aurreko urteetan
alokairu sozialera zuzendutako etxebizitza politika sendoak, gands ensambles deiturikoen hiri
trinkoaren eredutik jauzi egin zuenean. Giscard D´Estaing lehendakariaren
garaietan hasi zen alokairura zuzendutako politika publiko historikoa
baztertzen, eta ordez, famili bakarrerako etxebizitzak eraikitzea suspertzeko,
enpresak jaso zituzten pizgarri fiskalak, eta pertsonek etxe horiek erosteko
mailegu malguak jasotzen. Garai horretan hasi zen gaur egun Lapurdik duen
egungo itxura urbano hori hartzen, Hendaia-Baiona korridorea deitu izan zaiona,
edo beste ikuspegi batetik esanda, basque-chaletez jositako aldiriko paisaia.

Hegoaldean beranduago hasitako fenomenoa dugu urban sprawl-eko hau, bertoko
suspertze ekonomikoa berantiarragoa izan delako. Baina bideratze estrategia oso
antzekoa izan da, azken urte hauetako mailegu hipotekario malguek izan duten
boom-a ez da kasualitate hutsa izan, aipatutako ereduen pasarte berri bat
baizik.

“Euskal sprawl”-aren adibide bat hemen, landa-gune deituriko sailkapen urbanistikoa neurririk gabe erabilita.

Europa osora zabaldutako fenomeno kaltegarria da jada urban sprawl
deituriko hau, baina oharkabean pasa izan dena. Horrela salatu berri du, nork
eta erakunde ofiziala den Europako Ingurumen Agentziak, 2006 urtean
kaleratutako txosten batetan. Izenburua bera oso deigarria da: “Hiri
barreiatzea Europan: bazterrean utzitako erronka
“Urban sprawl in  Europe: the ignored chalenge”

Eta orduan zer? Ba al dago bestelako eredurik?, ba honetan ere Estatu
Batuetara joko dugu. Bertan sortua da Smart Growth (garapen
azkarra-intelegentea) kontzeptua eta mugimendua ere. Ideak, New Urbanism
pentsamendu korrontetik datoz, hiriaren plangintza publikoa lehentasun bezela
ezartzen duena. Paradoxa badirudi ere, eredu honek, guk berton izan dugun hiri
historikoaren ezaugarriak aldarrikatzen ditu: etxebizitza maila eta eredu
desberdinak sustatu, lurzoruaren erabilpen mistoak, mugikortasun eusgarrirako
oinarriak ezarri,… azken baten hiri hitzetan laburbiltzen dena: hiri trinkoa –
urbanoa-berdea.

Zentzu honetan adibide oso deigarria da, Portland hirian, eta era
zabalagoan Oregon Estatuan, 90 hamarkadatik hona bideratu izan den hiri
plangintza eredua. Agindu bat oso azpimarragarria bihurtu da, hiri bakoitzak
bere plangintza diseinatzerakoan, “urban growth boundary” deiturikoa ezarri
behar du, derrigorrez. Hau da, hiriaren zabalgunea aurretiaz mugatu behar da,
hiria eta landalurra eremuen arteko bereizketa ezartzen da.

Euskal Urbeak, beraz, analisi eta auto-azterketa sakona egin beharko lioke bere buruari. Etengabeko zabalgunea, jada, homologaezina da nazioartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude