Oraingoan, bilkuraren gai
nagusitzat gizarte sareak hartu ditugu. Ohi bezala, arlo horretan
izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea
litzateke gure asmoa. Horretara dator, hain zuzen ere, deialdi hau.
Gizarte-sareez hitz egitea zaila da gaur egun
Internet aintzat hartu gabe, amaraunak
sekulako iraultza ekarri baitu pertsonok elkarrekin komunikatzeko eta
jarduteko ditugun moduetan. Hori dela-eta, gizarte-sareen arloan,
mugikortasunarenean edo/eta geolokalizazioan izandako esperientziak
bilkurako partaideekin konpartitzea aberasgarria litzatekeela
pentsatu dugu.
Bestalde, euskaraz garatutako
edozein klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi
genuke, beti bezala, bilkuran.
Beraz, aipatutako gaietan
izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota
euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena
luzatzen dizugu.
Aurkezpen bakoitza egiteko
hamabost bat minutu izango dira, eta beste bost
galdera-erantzunetarako.
Zer
bidali
Esperientzien kasuan, honako hau bidali behar da
beheko helbidera:
-
Izenburua
-
Egileen
izen-deiturak -
Harremanetarako
helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa -
Orrialde beteko
laburpen bat (PDF edo testu soila), non
esperientzia bera azaldu eta garatu den ingurunearen berri emango
baita
Softwarearenean, berriz, honako hau:
-
Produktuaren izena
-
Ekoizlearen izena
edo/eta egileen izen-deiturak -
Orrialde beteko
laburpen bat (PDF edo testu soila), produktua
deskribatuz -
Harremanetarako
helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa
Nora bidali
Ana
Arruarte
Informatika
Fakultatea
649
p.k., 20080 Donostia
Tel.:
943015065
Fax: 943015590
a.arruarte[abildua]ehu.es
Egutegia
Laburpenak bidaltzeko azken
eguna: 2011-01-28.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie:
2011-02-11.