Sarea josten ekitaldia “networking” edo saregintza saio bat izango da. Partaideen artean harremanak edo erlazioak sortzea izango da bere helburua.
Zertarako dira erlazio edo konexio horiek? Gizarte-sareen eragin biderkatzaileari zukua
ateratzeko. Erlazioen bitartez enpresa irekiaren ideia praktikan
jarriko da, auzolanaren azpiegitura landu eta Bilkurako partaideen artean sarea josi. Beraz, ekitaldi honen helburua azpiegitura
aske bat sortzea izango da, etorkizunean baliabidea izan daitekeena.
Funtzionamendua
- Partaideak interes puntu batzuen inguruan bilduko dira.
- Hortik taldeak egingo dira eta talde bakoitzean moderatzaile bat
jarriko da. Moderatzailearen lana ondorengoa izango da:
- Bileratxoaren
nondik norakoa azaltzea (2 min) - Partaide bakoitzak bere burua
aurkeztea(min 1) - Galdera edo gai bat jarriko du mahai gainean eta jendea animatu
eztabaidatzera (20min) - Laburpena egin
(2min) - Aurkezpen-txartelak elkar trukatu (hala nahi baldin bada)
- Bukaeran areto nagusian bildu eta talde bakoitzeko bozeramaleak jorratutakoaren laburpena egingo du.