Eraginkorra al zara sarean? On line erreputazioaren nondik norakoak (I)

p { margin-bottom: 0.21cm; }a:link { }

Berrian irakurri genuen Twittereko erabiltzaile eraginkorrenak zeintzuk ziren. Gaur, Josu Azpillagaren bidez jakin dugu zeintzuk diren Twitterreko euskaldun eraginkorrenak. Efektibotasuna neurtzeko orduan kontuan izan dute erabiltzaile horien postak zenbat zabaldu diren, hau da, zenbat retuiteo izan duten. Honen bidez sareko erreputazioa neurtzen dute. 

Hiru hilabete eskas daroagu sarean lanean blog  honetan eta Twittereko kontuan, eta  erreputazioaren gaiak jakin-mina sortu digu.

Honen bueltan, aurreko astean EHUk on line erreputazioari buruz antolatu zuen jardunaldira joan ginen: Komunika 2011. Bertan hainbat hizlari interesgarri bildu ziren: Igor
San Román
, Orreaga
Aranburu
, Miguel del
Fresno
, Carmen
Pons
eta Manuela
Battaglini
. Guztiak, enpresa edo instituzioen on line
erreputazioaren inguruan mintzatu ziren. Horren ildotik, denek sare
sozialetan egoteko presentzia beharrezkoa zela aitortu zuten eta
honek, lanbide berri baten sorrera markatzen duela aipatu zuten:
Community manager-a.

Igor
San Románek Euskal Herriko online
erreputazioaren egoera azaldu zuen. Hiru
adibide garbi eman zituen on line erreputazioaren inguruan.
Lehendabizi, Athletic
futbol
taldearen egoera aztertu zuen. Bere esanetan, erakunde hau
ez dago sare sozialetan eta gainera ez du uste egoteko asmorik duenik
ere. Bigarren adibide moduan Eusko
Jaurlaritza
jarri zuen. Kasu honetan, boterearen garrantzia
aipatu zuen. Izan ere, erakunde boteretsua izaki, sare sozialetan
presentziarik behar ez duela dirudi… Azkenik, sare sozialetan lan
ona egiten duen enpresaren adibidea eman zuen; EITB.
Izan ere, parte hartzea sustatzen dute euren webgunean eta sare
sozialetan marka sendoa finkatu dute.

On line erreputazioa marka baten prestigioa dela azaldu
zuen San Románek. Hau kontrolatzeko gure markaz esaten dena
lokalizatu behar da tresna egokiak erabiliz. Hala nola, google
alerts
, technorati, google
blogs
, bilatzaile sozialak eta foroen bidez. Garrantzitsuena hala
ere, parte hartzea da. Enpresek eta erakundeek interaktibitatea landu
behar dute. Nola? Blogetan iruzkinak eginez, edukiak editatuz eta
sare sozialetan komunikazioa landuz.

Orreaga
Aranburu
Overalia-ko
Social Media Analyst-a da. Bere jarduna monitorizazioaren ingurukoa
izan zen. Monitorizatzea enpresa edo erakundearen izena sarean
bilatzea da. Hau da, norberak bere inguruan esaten dena ezagutzea.
Horretarako, hainbat irizpide eman zituen. Zer monitorizatu behar da?

  • Enpresaren izena.
  • Enpresaren marka propioak/produktuak.
  • Konpetentziak egiten duena aztertu.
  • Merkatuan aurkezten diren berrikuntzak ezagutu.
  • Arloko blogen jarraipena.

Bi hitzaldien ondorioa atera genuen: erreputazioaren azterketa, erakundearen zaintza konpetitiboaren zati bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude