Gure herrian errepide eta antzeko azpiegiturak diseinatzen direnean, Euskal Herriaren barne-egituraketari ez eta beste faktore batzuei erreparatzen zaiela iruditzen zait sarri. Gainera, faktore horiek gure herriaren garapen jasangarrirako kaltegarriak direla iruditzen zait. Sentipen horixe dut AHTren aurrean.
Ez dut ukatzen abiadura handiko trena bidaiarien garraiorako konponbide egokia ez denik. Alta bada, hainbat baldintza betetzen direnean, distantzia ertain-luzeak eta arazo orografiko txikiak besteak beste, konponbide egokiagoa da jasangarritasunaren ikuspegitik hegazkina baino: Frantzian edo AEBetan esaterako.
Gure artean, ordea, distantzia txikiak dira eta, halaber, Euskal Herriko zati batean haran estuek eta mendiek ez dituzte AHT moduko azpiegitura egiteko erraztasunak ematen.
Ez dut ikusten AHTren beharra Euskal Herrian. Ez dutu uste gure herriko trafiko-arazoak konponduko dituenik. Zati handi batean arazo-horiek kanpotik etorritako merkantzien garraioak sortzen dituelako eta AHTa bidaiariak soilik garraiatzeko delako eta ez merkantziak.
EAEko hiriburuak azkar lotuko omen ditu. Horrenbesteko lehentasuna al du horrek, autobus bidez hiru hiruburuak ordubeteren bueltan lotu ahal izango direnean laster? Barne-egituraketaren izenean saltzen ari dira, benetan Europako bidaiari-fluxuari begira diseinatuta dagoenean. Hori izugarri mingarria gertatzen zait, gure herria egituratzen zuen trenbide-sarea hiltzen utzi denean atzen mende erdian, interes partikular batzuen intereserako. Eta nola hamaika ikusteko jaioak garen, sare horren zati batzuk berreskuratzeko proiektuak hasi dira prentsan agertzen. AHTk benetako arazoak konpontzen ez dituelako ote?
Erabakia kanpoan hartu dela deritzot, eta antzeko sentipena izan nuen Beasain-Durango korridorearen kaltean Urbina-Malatzaga autopista lehenetsi zenean. Euskal Herriaren interesak ez eta beste batzuk daude jokoan. Euskal Herriko barne-trafikoa antolatzeko eta kanpora joateko behar ditugun irteera eroso eta azkarrak antolatzeko AHT baino konponbide jasangarriagoak badaude, nik uste.
Anonimoa says: