CLA’09 workshopeko sari bi Anhitz prototipoari!

Urriaren 12tik 14ra Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA’09  (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz sistemak bi sari eraman zituen: informazio-bilaketako aplikaziorik onena eta workshop guztiko aplikaziorik onena.

AnHitz proiektua hizkuntza-, ahots- eta ikus- teknologien inguruko  ETORTEK ikerketa estrategikoko proiektua da. 2006-2008 urteen artean aritu gara VICOMTech, Elhuyar Fundazioa, Aholab Taldea, Robotiker eta IXA Taldea arlo horietan ikertzen . Proiektuaren amaieran demostrazioko aplikazio bat muntatu genuen, AnHitz izenekoa hau ere, teknologia ezberdin horien integrazioaren ahalmenen erakusle. Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak izan zen.
 
AnHitz euskaraz hitz egiten duen 3D avatar bat da, eta zientzia eta teknologian aditua. Gai horien inguruko galderak erantzun ditzake, edo gai horietako termino bilaketa eleanitza egin eta emaitzak automatikoki euskarara itzuli. IXA Taldekoak batez ere galderak erantzuteko sisteman eta itzulpen automatikoan aritu izan gara.

AnHitz sistemaren elkarrizketen transkribapena duzu hemen: Ingelesezko “azpitituluekin” edo Gaztelaniazko “azpitituluekin”

Sariaren harira bi esteka:

Bestalde, aurretik ere zenbait komunikabidetan  izan da Anhitz-en berri urtean zehar:

Euskaraz
Ingelesez
Gaztelaniaz

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude