Atzo bukaera eman genion Berbatek proiektuari prentsaurreko batekin. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzaren
ordezkari instituzionalak (Industria Saileko Edorta Larrauri eta HPSko Begoña Muruaga) eta proiektuan parte hartu duten erakundeen ordezkariak ere.
Demo hauek erakutsi ziren:
- Bikoizketa automatikoa, gaztelaniazko azpitituluetatik abiatuta dokumentalak euskaratzeko. IXA Taldearen Matxin itzultzaile automatikoak itzultzen ditu azpitituluok euskarara.
- Multimedia-bilatzaile semantiko eta eleaniztuna, web-ean zientzia- eta teknologia-edukiei buruzko bilaketak egiten dituena.
IXA Taldeak eraikitako zientzia eta teknologiako WNTerm ontologia
espezializatua du oinarri (zientzia eta teknologiaren alorreko
kontzeptuak semantikoki erlazionatuta ageri diren sare bat,
azpiklaseekin, sinonimoekin eta abar), eta laster aterako dugu bertsio osatuago bat. - Tutore pertsonala hizkuntza irakasteko. IXA taldearen teknologiaren bidez, automatikoki sortutako gramatika-ariketak
(aditzak, deklinabidea…) edo ulermen-ariketak (testu batean hutsuneak
betetzea, hainbat aukera emanda) proposatzen ditu, eta idazketarako laguntzak ematen ditu (aditzen jokabidea, zenbakien
idazketa, hiztegi-kontsultak…), IXA eta Elhuyarren teknologiaren
bidez.
Aurkezpenak medioetan harrera ona jaso du gaur:
- Berria, Diario Vasco, Gara, Noticias de Gipuzkoa
- ETB1 (31:40 minutuan), ETB2 (39:52 minutuan), Berria TB
- EuropaPress, Yahoo! Noticias, Sustatu, Zuzeu, Argia
- Norteko Ferrokarrilla, Euskadi+innova.net, Zientzia.net, Langune.com,
Proiektukideok oso gustura gelditu gara bai lortutako elkarlanarekin,
bai demoekin eta emaitzekin. Demo horiez gain beste hainbat baliabide eta tresna
garatu ditugu proiektuan, horien berri Berbatek proiektuko webgunean aurkituko duzu.
Iruzkinak (1)