Osasungoan euskara erabiltzea oraindik erronka betegabea da. Bide horretan, urrats bat eman du Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterreko tesian: “SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“.
Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian.
Sare-semantiko honetako kontzeptuentzako euskarazko ordainak lortzeko aplikazio bat diseinatu du Olatzek eta aplikazioaren lehen urratsa inplementatu du. Honela, euskara ere duten zenbait hiztegi eleanitz espezializatutan oinarrituta, SNOMED CTn dauden gaixotasun-izenen %20 inguru euskaratu du modu automatikoan hizkuntza-teknologia baliatuta.
Tresna informatikoa diseinatuta dago eta garapenean jarraituko duen arren, arloko adituen erabilera eta ezagutza behar ditu Olatzek hurrengo urratsak emateko.
Osasun-langileek euskara erabil dezaten laguntza ematea da, besteak beste, aplikazio honen helburua.
Txosten osoa hemen dago eskuragarri.
Kepa Sarasola says:
OEE – Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea argitaratu du horren berri, bere martxoko boletinean: http://www.oeegunea.org/oeeberriak/jeitsi/23
Kepa Sarasola says:
Gai honi buruz elkarrizketa luzeago bat egin diote Olatzi unibertsitate.net webgunean:
Olatz Perez de Viñaspre: “SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da”
Sustatun ere jaso dute horren berri: Snomed CT medikuntzako sare semantikoa euskaratzearen inguruko tesia