Lanean gabiltzala 25 urte betetzen ditugu aurten Ixa taldean.
Datorren asteko asteazken eta ostegunerako ospakizun pare bat antolatu ditugu:
AZAROAK 6 (15:30) Informatika Fakultatean, irekia nahi duten guztientzat
Hitzaldia: “The role of Computational Linguistics In Language Engineering – with examples from a task of inferring tumour staging from imaging reports” Jon Patrick (Health Languages Laboratories (HLL) Sydney, Australia)
AZAROAK 7 (18:30) Gonbidatuentzat. Gonbita jasotzeko, idatzi: ixa a_bildua ehu.es
Hitzaldia: “An Ixa History of Computational Linguistics” Jon Patrick
Bideo-emanaldia: “Ixak 25 urte”
Mahai-ingurua: Ixa: barne-hotsa eta oihartzuna.
- Miren Azkarate (Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskaltzaindia)
- Mans Hulden (Helsinkiko Unibertsitatea)
- Xabier Arregi (Ixa taldea)
Baina ospakizun formal horiez gain, gonbidatu nahi zaitugu ospakizun honetan modu berezi batean parte hartzera: Txio bat bidali #ixa25 erabilita. Edozerk balio du: agur bat, zorionak eman, anekdota labur bat kontatu, taldekoekin izandako harremanaren berri eman, noiz ezagutu gintuzun… Zeuk ikusi.
Hizkuntza-teknologia giza komunikazioa hobetzeko tresna gisa ulertzen ditugunon komunitatearen “argazki” informal bat egin nahiko genuke horrela. 😉
2014ko urtarrila. jasotako agurrak:
Youtube: 30 bideoko lista lagunen zorion-agurrekin
Twitterreko agurrak: #ixa25
Hemeroteka:
ZIENTZIA.NET IXA taldeak, 25 urte
IXA taldeak, 25 urte (Norteko Ferrokarrila)
Ixa taldea 25 urte betetzen ari da aste honetan (Faktoria)
Ixa taldea, 25 urtez hizkuntza-teknologiak garatzen
Ixa taldeari Aitor Sarriegi
Informatika euskalduntzen
Ixa xuxen
IXA, 25 años de tecnología al servicio del euskera
Iruzkinak (1)