Aurkezpena

Hasiera emango diogu blog berriari.
Hauxe da gure aurkezpen txartela, hau da egin gura duguna:

Zeri buruz?

Hizkuntza-teknologien inguruan zabaltzen dugu blog hau.
Honako atalak ikutu nahi ditugu: Eragileak, Baliabideak, Tresnak, Produktuak, Proiektuak, Agenda, Zenbakiak

Nork?

Hasieran Ixa taldea izango da mezuen egilea. Baina behin abiatuz gero, beste igorle batzuk ere sartzeko esperantza dugu. Ea lortzen dugun hainbat pertsonaren parte hartzea!

Norentzat?

*  Hizkuntza-teknologiaren inguruan behar egiten duten ikertalde, enpresa edo administrazioetako kideentzat.
*  Hiztek masterretik edo HAP doktorego-programatik pasa diren ikasleentzat.
*  Filologia, hizkuntzalaritza, Informatikako azken urteetako ikasleentzat.
*  Orokorrean, hizkuntza-teknologietan interesa duenarentzat, arloaren inguruko berriak jarraitu nahi dituenarentzat.

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude