Eric Hobsbawm britainiar historialari beteranoa Bilbon izango da hitzaldia ematen otsailaren 7an, larunbatez. Mundu mailako ospea duen ikertzailea da Hobsbawm. Blogaren irakurleak bertara joatera animatu nahi nituen… Tamalez honezkero sarrerak agortu dira (ni ere sarrera gabe geratu naiz!)
[ZUZENKETA: ez dira agortu, ikus beheko azalpena]
Nor da Hobsbawm?
Britainiar historialari marxisten taldeko kide ezagunenetakoa da. Egipton jaio zen 1917an (jada 92 urte ditu!) baina austriarra zuen ama eta ingelesa aita (xehetasunak hemen eta hemen). Laster alderdi komunistako kide egin zen, eta historialari marxisten taldeko partaide. E. P. Thompson eta beste historialari batzuekin batera “historia behetik” ikuspegia landu izan du.
Ikertu dituen gaien artean daude, besteak beste, frantses iraultza, industri iraultza, matxinoak, tradizioen asmakuntza, nazioen eraikuntza, eta mundu mailako historia.
Lastima ezin izango dudala entzun bere solasa. Antza ez da AC/DC gure artean sarrerak agortzen dituen bakarra. Irakurleren batek Hobsbawmen hitzaldira joateko aukera balu eskertuko nioke bere inpresioak kontatzea. Nolanahi ere, hitzaldiak izenbururik ez izateak susmarazten dit antolatzaileek Hobsbawmek esango duenari baino garrantzia handiagoa eman diotela pertsonaia bera ekartzeari.
Tarantino says:
Hobsbawn honen liburua Mikel Aizpuru irakasliak rekomendau zigun klasian, baina Historia del siglo XX irakurtzeko ausardiya behar da. Dostoievskin garaian jendiak irakurriko zun ti-ta batian, baña gaur egun ohiturak eta bizimodua asko aldatu dia. Ikusentzunezko produktuakin hazi geanantzat errexo iten zaigu dokumentalak ikustia, adibidez. Imajinario kolektibuan Dragoi Bola dakau, ez Marx ta konpainia. Internetek de asko aldatu du gure bizitza: leiho pila bat irekita eukitzen dituzu, messengerra martxan dakazun bitartian ta gañea blink-182 entzuten ai zea a todo volumen. Fragmentauta dao errealitatia ta liburu potoluak kontakizun handiyakin batea iraganak irentsi ditu. Zaila iten bazait 3 orduko pelikula bat ikustia, oaindik eta konplikatuo izango da 600 orriko liburua eskutan hartzia. Halare, denbuakin irakurriko det interesantia izango baita.
Xabier says:
Eta nork gonbidatuta doa Hobsbawm Bilbora? Deustuko Unibertsitateak edo?Tarantino: irakurketarako afiziorik ez eta unibertsitatean Historia ikastera sartzen diren ikasleen burutik zer pasatzen den jakin nahiko nuke. Dragoi bola “imajinario kolektiboan”? So what?
Tarantino says:
Xabier: historia, soziologia edo literaturako klasetan aurkitzen dezu holako jendia, oso zabalduta dao gizartian. Ez dao salbuespenik. Unibertsitatian zonbiyak daude, ez ikasliak (ni azken urtian esnatu nintzan Jainkuai eskerrak). Gañea unibertsitatian zure existentziyan arrazoia bilatu nahian zabiltza oandik. Ta zeba aukeratzen deun karrera bat edo bestia? Guk de ez dakigu. Bakarrik esan nahi det beste era batzuk de badaudela ikasteko ta batez ere ikasliak erakartzeko. Gañea, helburua aprobatzia da ta aprobatzia ta ikastia ez dia gauza bea. Pasio gutxi somatzen det campusean, besteik ez. Romeroren pelikula bat dirudi, noraezian dabiltzan zonbiz beteta.
Xabier says:
Romeroren pelikula bat, ikasleak noraezean dabiltzan zonbiak… jajaja, oso ona. Eta tristea ere, noski. Ikasteko beste modu batzuk daudela? Seguru baietz baina irakurketa beti izango da funtsezkoa hisrotialari edo filologo batentzat. Nik historia lizentziatura ikasi nuenean ere (2000an bukatu nuen) arazoa zuk deskribatzen duzun berdin-berdina zen: jendeak ez zeukan irakurtzeko gogorik, eta unibertsitatea zen (eta dirudienez oraindik ere bada) institutuaren jarraipen hutsa.
Jurgi says:
Kaixo XabierHobsbawm gonbidatu duena “Alhondiga Bilbao” izeneko erakundea da. Beste hiri askotan bezala Bilbon ere garai batean elikagaiak biltzeko eraikin publiko handi bat zegoen (hori da alhondiga, edo euskaraz alondegia). Orain eraikin hori kultur zentro bihurtu nahi dute, eta artean berrikuntza lanak amaitu ez badituzte ere, aurrerapen antzean-edo hitzaldi ziklo bat programatu dute. (Egitaraua hemen).
Jurgi says:
Okerrak zuzenduz: oraindik badira sarrerakHobsbawmen hitzaldira joateko sarrerak ezin dira internetez erosi (horiek agortu dira), baina oraindik eskuragai daude liburudendetan (2 eurotan).Konkretuki Bilboko Anti-Liburudendan oraindik badira sarrerak, eta ziurrenik (ezin izan dut konprobatu) baita gainereako salmenta puntuetan ere: Bilboko Elkar Liburudendetan, Casa del Libro, Librería Cámara, Ibaizabal liburudenda, etab.Hola bada, larunbat arratsaldean, plan hoberik ez baduzu, 6:30etan Hobsbawm entzun dezakezu Guggenheim museoan. Ez dirudi berriro itzultzeko adinean dagoenik, hortaz aukera aprobetxatzeko modukoa da.