Veleiako iruzurra baieztatu da

Duela bi urte doi-doi, blog hau sortu berritan, Veleiako gaia izan nuen mintzagai. Orduan aurreratutako jarrera ezkorra azkenean baieztatu egin da: aditu talde batek faltsutzat jo ditu ustez erromatar garaikoak ziren euskal izkribudun ostrakak. Ikus xehetasunak Berrian eta Sustatun.

Iruzkinak (10)

  • Baieztatu da ofizialki, baina iruzurra zela ondo asko genekien. Pena da ez dela inoiz jakingo iruzurraren egilea. Nik behintzat ez dut uste Eliseo Gil izan denik. Halako txapuzarik ez dut uste egingo lukeenik. Zerbaitegatik errudun bada lehenago hizkuntzalarien eritzia eskatu ez izanagatik da, eta terko hutsa izateagatik behin iruzurraren susmoak piztu zirenean, hori ere bai.Pozten naiz Jurgi bloga berpiztu duzula ikusteaz. Nik ere blogen bat edo beste hasi izan dut iraganean baina beti lan gehiegi iruditu izan zait. Nahiago besteen blogetan parte hartzea.

  • Kontu serioak dira nire ustez, eta distantzia batetik eman nahi dut nire iritzia, ezjakintasunetik.
     
    Aurreko post batean esan zenuen edozein idazketak kontestu logiko bat behar duela. Eta, ezin al da kontestu akademiko bat egon Veleiako aurkikunzetan? Adibidez, inguruan bizi zirenen hizkuntza zen euskaran hitz solte batzuk ikastea edo kaligrafia edo ortografia hobetzea?
     
    Agian ez gara saiatu behar erantzun logikoenak topatzen, logikak ez baitu beti funtzionatzen. Ezin jakin dezakegu zer zegoen hori idatzi zutenen buruan, ea beraz, beti geratuko zaigu zalntzaren bat.
     
    Baina, iruzurra bada, zergatik eta zertarako? Galdera horren erantzunek ere oso oso interesgarriak behar dute izan.

  • Ez dakit Arabatik kanpo nola ikusiko duzuen kontua.
    Hemen, EL CORREO, eta hori da salduena eta irakurriena, izugarrizko kanpaina egiten ari da, egunero-egunero orrialdeak eskainiz gaiari.
    DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA ere saiatzen ari da, baina askoz ere gutxiago; BERRIA eta GARA datoz gero, ordena horretan nire ustez.
    Garbi dago EL CORREO dela hasiera-hasieratik erritmoa markatzen ari dena eta iritzi publikoari, kontu honetaz ere, ildo nagusia (main stream) erakusten diona. Bi hitzetan esanda: hasieran aurkikundeari erabateko sinesgarritasuna eman zion; ondoren zalantzak argitaratu zituen; orain erabat sostengatzen du faltsukeriaren tesia. Jainkoari eskerrak, zalantza batzuen ondoren uko egin dio eskandalua politikaren errotara eramateari: Eliseo Gil, eta bera bakarrik, da zaparrada guztia jasotzen ari dena. Esango nuke beste egunkariek ere, ñabardurak ñabardura, ildo hori segitzen ari direla.
    Eta, beraz, zer esan Eliseo Gili buruz? Nire uste apalean bere jarrera ez da onargarria. Lintxamenduaz kexatzen da, agian arrazoi apur batekin, baina bere jarrera da, funtsean, egoera hori eragiten duena: hasiera-hasieratik sekretismoan babestu da eta orain ere horrela jarraitzen du. Haren alde esan daitekeen gauza bakarra da oraindik, han hemenka, ahots batzuk entzuten direla bere ohorea defendituz, baina, tristeki, inolako argudiorik eman gabe, adiskidetasun hutsean oinarrituta. Humanoki sinpatiaz ikusten dudan jarrera da, baina uste dut nabarmena dela bere jarrera ez dela onargarria. Jar ditzala karta guztiak mahai gainean behin betiko. Edo zerbait ezkutatzen ari da? Ez dakit, baina itxura hori ematen du.
    Eta gainetiko protagonistak zer? Badirudi EL CORREOk amnistia moduko bat dekretatu duela. Beharbada hori da zentzuzkoena: inork ez dauka ezer irabazteko eskandalu handi batean.
    Edo batek daki, agian sorpresa handiak ikusiko ditugu. Oraingoz zaila da ulertzea nork faltsutu dituen ehundaka ostraka hain modu baldarrean.
     
     

  • Iñaki, zuk diozun bezala da, Correok “uko egin dio eskandalua politikaren errotara eramateari”. Hala ere jendearen (edo Correoren irakurleen) ahotan badirudi politika besterik ez dagoela honen guztiaren atzean. Correon azaldu diren artikuluek jaso dituzten komentario zaparradak horren froga dira. Santos Yanguasi egin zioten elkarrizketak, adibidez, 150 inguru jaso zituen, eta gehinetan nazionalismoa zen gai nagusia, alde edo (batez ere) kontra egiteko, nahiko modu bortitzean gainera. Gutxik komentatzen zituzten Santos Yanguasek esandakoak eta egindakoak. Nahikoa tristea da ikustea, “experto” batek erridikulua hain modu nabarian egin ondoren ere (Santos Yanguasi buruz ari naiz), eztabaidak nola bukatzen duen betiko “errotan”. Expertoak experto izaten jarraituko du, no problem.

  • Pruden Gartzia says:

    Kontu hau azkar-azkar dimentsio berriak hartzen ari da, ez dakit danteskoak edo, beste barik, irrigarriak.
    Gaur (atzo?) Gorrotxategi, Lakarra eta Madariagaren txostenak filtratu dituztela jakin dut, hots, txosten ofizialak, Diputazioaren esku zeudenak. Web gune niretzat ezezagun batean jarri dituzte.  Filoblogia web gunean duzue horren berri.
    Gogora dezagun aferaren jatorrian ere prentsa-filtrazio batzuk egon zirela, duela bi urte. Eta ikusi ditugu ondorioak.
    Eta, gainera, Eliseo Gil jaunaren jarrerak berak ere gero eta zerikusi handiagoa du Julian Muñoz edo antzeko pantojista batenarekin, giro zientifiko-akademiko batean izan beharko lukeenarekin baino.
    Ez dakit ba. Martxa honetan, laster saltsa larrosa tankerako programetan emango digute kontu hauen berri.
    Jainkoari erregutzen diot ez dadila egon euskaltzalerik, ezta bat bera ere, tranpa horretan jausiko denik. Entzungo ahal dit.

  • Veleiako iruzurraren alde txarrak hasiak dira agertzen. Horra hor Almagro Gorbea berezikoak esaten, beren artean alde honetan inoiz hitz egin ez den hizkuntza bat ezarri nahi dela:

    http://www.diariovasco.com/20081215/cultura/caso-iruna-veleia-especialmente-20081215.html

    Bitxia gizon honena, batik bat, Espainaren ezaugarriak Historiaurrean aurki daitezkeela defendatzen duelarik:

    http://www.fds.es/docftp/fi1Intervención%20de%20Martín%20Almagro.%20Valdeavellano%202008.doc00.pdf

  • Oskar:Ez dut aurkitzen aipatzen duzun dokumentua.Dena den, ohar orokor bat: Espainia nazio “eterno” gisa aurkezteko saio historiografikoak oso arruntak izan dira XX. mende osoan. Testuinguru horretan “herri hispano”-aren jatorria Historiaurrean aurkitzea kapitulu bat gehiago da. Eskergarria litzateke norbaitek mota horretako kontuak gaingiroki ez bada ere ikertuko balitu, adibidez, bada Martin Almagroren liburu bat, oker ez banago (buruz ari naiz) “Origen y formación del pueblo hispano” (1958), ziur aski oso esanguratsua ildo horretan.Martin Almagro hau ez da aurreko mezuan aipatutako Martin Almagro, haren aita baizik, baita ere katedratiko ezaguna izan zena Madrilen frankismo denboran. Den den, historia kuriosoa du, 29 urte baino ez zituenean lortu baitzuen katedratikoa izatea. Eminentzia bat, pentsatuko du norbaitek. Baliteke. Baina agian zerikusia du katedra hori 1940. urtean gertatzeak, non eta Bartzelonan (gero jo zuen Madrilera). Frankismoaren historia intelektuala, ikertzeko dagoen alor handia. Zeren, Martin Almagro Madrilen katedratikoa zen bitartean, adibidez, Bosch Gimpera edo Jose Migel Barandiaran erbesteratuta zeuden. Baina, jakina, azken biak “abertzaleak” ziren eta Martin Almagro “ez da sartzen politikan”. Horrelakoa da bizitza.

  • Beno, aurreko mezua nahiko aldrebestua atera zitzaidan (berezikoak, berebizikoak esan ordez, adibidez). Horra hor dokumentua PDFan eskuratzeko helbidea:

    http://www.fds.es/es/contenido/?iddoc=1301

    Honelako perlak ditu:

    “Desde la Prehistoria se explican muchas peculiaridades colectivas, como la forma de ser de los gallegos, que con tanto humor ilustró en el «El bosque animado» Wenceslao Fernández Flórez, o la religiosidad y sensibilidad andaluzas, con sus fiestas y romerías, o el tesón y vitalidad de los aragoneses, por no hablar de los vascos, etc.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude