Mundu berri bat

Mundu berri bat deskubritu dut azken bi hilabetetan. Sekula edo gutxitan ikusi izan dudan mundu berri bat. Egunero aldatzen dena gainera, egunero gauza berri bat deskubritzen didana, egunero gauza desberdin bat ekartzen didana. Batzutan triste, bestetan alai, batzutan hotzak, bestetan bero. Gehientsuenetan zaratatsu, baina isiltasuna izaten du lagun.
Deskubritu dudan mundu berri hori bi errailen gainean joaten da, tunel ilunetatik igarotzen da, beti argiaren bila. Gauez gainera deskubritu dudan mundu hori bikoiztu egiten da, isla soilik dela pentsatu izan dut baina ez da ala.
Aurkitu dudan mundu berri horren izena trena da. Egunero ibiltzen naiz trenez eta egunero izaten da pasadizoren bat. Nahiz eta askotan lo hartu, egunero sentitzen naiz mundu berri horren biztanle eta batzuetan bidaiak horrek egiten ditu labur, mundu berri baten parte sentitzeak.

Iruzkinak (3)

  • Bertsotan ederto ibili zinen ekitaldian, baina susmoa daukat, gaurkoan idatzi duzuna idatzi eta gero… Mirari Martirena erregistro batean baino gehiagotan gustora dabilela. Eskerrik asko guztiarengatik!

  • Uribarri in air!! says:

    Mirari!!!

    Gaur weba bixitatu ta nere pixukideak webblog bat dula ikustea ere!!! amaaaaaaa!!

    Bueno bueno… zure fan nº1 izango nauzu!!

    Iganden pixun espero zaitut e!!

    Besarkada handi bat arguiñana!!

  • Tira…egunero jakiten da zeozer berria.

    gaur Berrian agertzen zan “baner” horietako batek arreta deituta hona ehldu, blog-ei begira jarri, eta nor eta gure kalsekidea hemen, UEUk unibertsitariei eskaintzen digun tresna honetan.

     

    Hi aspaldiko, ondo segi, eta Durangon ikusiko dugu elkar.!!

     

    EIDER

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude