Maider Likona, informatikaria: “Arduinoa egunerokotasunerako jardueretara zuzentzea interesgarria da”

Normal
0
21

Maider Likona (Arduino)

Arduino mundu mailako
elektronika irekiko proiektua da. Hardware- eta software-prototipo errazak eraikitzeko
aproposa da. Objektu interaktiboak sortzean interesa duen edozein
pertsonarentzat sortua da. Maider Likona informatikariak eman du UEUko ikastaro
hau
Eibarko Markeskoa Jauregian.

 

Zer da Arduino?

Arduino plaka bat da.
Plaka horrek motoreak, sentsoreak… eta horrelako aparatuak ordenagailuan
entxufatu ahal izateko balio du. Adibidez, nik ordenagailu bat dut eta horri
pantaila, inprimagailua, eskanerra… entxufatu diezaioket, baina beroa egiten
badu, esaterako, ezin diot automatikoki aire egokitua jarri. Hori nola egingo
nuke? Arduinorekin, hain zuzen. Oso gauza zaila ematen badu ere, Arduino gauzak
errazteko sortuta dago. Artista, irakasle, ikasle, esperimentatzen ari den
edonork erabiltzeko modukoa da. Beraz, ez dauka ez elektronikako ezta informatika
arloko konplikazio berezirik.

 

Zertarako balio du?

Arduinok tresna
elkarreragileak sortzeko balio du. Adibidez, beroa egiten badu, haizagailu bat
martxan jartzeko balio du. Musika egiteko ere balio du: Arduinori sei sentsore
ipinita, beste hainbeste platerari lotuta. Orduan, nik platera jotzen dudanean,
musika egiten da.

 

Arduino hardware eta
software librerako balio duen tresna da?

Hardwarea librea den edo
ez esatea ez da gure eskumenekoa. Izan ere, hardware ez librean ere
funtzionatzen du Arduinok. Libreak zer esanahi du? Planoak Interneten daudela
eta zuk zeuk Arduino bat egin dezakezu, hain zuzen.

Demagun nik lorategi
handi bat dudala eta bertan ditudan loreak kontrolatu nahi ditudala. Etengabe
zein tenperatura eta hezetasun dituzten jakin nahi dut. Guztira, 80 landare
ditut, eta hogei arduino sarrera. Beraz, 60 falta ditut. Zer egin dezaket?
Arduino gehiago erosi edo 80 sarrera dituen plaka bat egin. Hortaz, nik planoak
ditudanez, egin behar dudan gauza bakarra horixe zabaltzea egitea da. Arduinoak,
gainera, berak bakarrik kontrola ditzake 80 landareak. Kontuan izan Arduinoak
ordenagailu gabe ere funtzionatzen duela.

Software libreak,
berriz, programa bera librea dela eta jaitsi egin daitekeela esan nahi du.
Argibide guztiak Interneten erraz topatu daitezke. Arduinoren webgunea ere
guztiz dokumentatuta dago eta bertan argibideak eta adibideak aurki daitezke.

 

Praktikotasunik ba al du
eguneroko bizitzan?

Nire amari ez nioke
oparituko; baina, egia esan, modu erraz batean erabil daiteke eta hainbat gauzetarako
balio du. Esaterako, etxean bi ume badituzu, ate bateko goi aldean bi sentsore
jarrita, pertsona nagusi bat pasatzean sentsoreak aktibatu egiten dira, baina
ez dute ezer ere egiten. Aldiz, umeak pasatzen badira, oraindik ez dutenez
altura jakin bat (sentsoreak jarri diren altuera) sentsoreek alarma jotzen dute
eta badakizu umeak ihesi ari direla. Hori oso erraz egin daitekeen zerbait da
eta praktikotasuna ere badu.

Beste adibide bat izan
daiteke auto bati lau sentsore jarri eta aparkatzerako garaian beste kotxeetara
gerturatzerakoan alarma jotzea. Hori ere Arduino bidez egin daiteke. Gauza
kuriosoak ere egin daitezke eta egunerokotasunerako jardueretara zuzentzea
interesgarria da.

 

Zer dira Firmata eta
Piduino?

Arduinoren ikasketaren
hurrengo pausoak dira. Arduinoak 32 K (kilobyte) ditu programa bat idazteko.
Zer gertatzen da toki gehiago behar baduzu edo gauza gehiago kontrolatu behar
badituzu? Horretarako, Firmata eta Piduino daude. Bi horietako itzultzaile bat
erabiliz, zuk zeuk ordenagailuko programa baten bitartez kontrola dezakezu.
Horrela, programatzen duzuna ez da Arduino, baizik eta musika sortzeko sistema
integral bat, adibidez. Ordenagailua eta Arduinoaren arteko bitartekaritza lana
egiten dute. Hala ere, merkatuan ez daude soilik bi itzultzaile horiek.
Firmatak, esaterako, robotikan balio du. Beraz, hainbat elementu kontrolatzeko
Arduinoa nahikoa ez denean, goi mailako programazio lengoaia erabiltzen da;
kasu honetan, Firmata.

Beste adibide
interesgarria izan daiteke Euskal Herriko soinuen mapa egiten ari den taldearen
lana. Horiek toki askotan sentsoreak eta grabagailuak jartzen dituzte. Horien
bitartez, soinuak eta zaratak jasotzen dituzte. Grabatzea erraza da, baina
arazoa da behin soinu guztiak jasota nola elkartu guztiak batera. Horretarako,
soinuekin lan egiteko pentsatuta dagoen tresna bat erabili behar da; kasu
horretan, Piduino.

 

Zein helburu ditu
ikastaro honek?

Helburu orokor bezala
batez ere jendea elektronikarekin jolastera animatzea da, oso gauza errazak
egin daitezkeelako eta baliagarriak direlako. Beldurra kentzea ere beste
helburuetako bat da. Azkenean, ikastaro honetara etorritako jendea gustatzen
zaiolako da. Horregatik, beldurra kentzea garrantzitsua da, hasierako pausoak
zailenak baitira. Ikasleen autonomia ere lantzea dut helburu. Dokumentazioa eta
baliabideak eskaintzen dizkiet, gero eurek praktikan jar dezaten nahi dutenean.

Maila handiago batean,
nire helburua Arduino euskaratzea litzateke, baina lan handiegia izan daiteke.