Medikuntzak aurrera egin du eta ondorioz bizi-itxaropena luzatu egin da. Hala ere, gaixotasunak ekidin ezinak dira. Azken aldian, Erdiko Nerbio Sistemarekin erlazionatutako patologien ugalketa eman da eta emango da. Hau ikusita “Neuroerrehabilitazioa” graduondokoa egitea pentsatu dugu. 2012ko azaroaren 5etik 2013ko abuztuaren 31ra arte izango da Eibarreko Markeskoa Jauregian.
Ikastaro honen helburu orokorra neuroerrehabilitazioaren garapen multidisziplinarra ezagutzea litzateke, gabezi neurologikoaren eratorriak eta ondorioak erakutsiz eta horren aurrean sendatzeko edo hobetzeko dauden neurriak erakutsi alor eta bide ugariak erabiliz.
Angel Bidaurrazaga EHUko medikuntza eta odontologia fakultateko irakaslea da. Ikastaroan parte hartuko du eta graduondokoak osasungintzari eskainiko dizkion ekarpenen inguruan mintzatu zen gurekin. “Gizarte zahartzearekin batera eta tratamendu hobeagoei esker, burmuin kaltetutako gaixoak ugariagoak dira, ICTUS edo burmuin hemorragiak orain dela gutxi heriotza esan nahia zuen, baina gero eta osatzeko aukerak dituzte. Alor berri hau nerbio sistemaren plastizitatea edo aldatzeko gaitasunarekin zerikusia du eta eremu honetan gero eta sendatzeko aukera gehiago ditugula ikusten ari gara”, adierazi zuen Bidaurrazagak.
Euskal Herrian egiten ari diren osasun arloko graduondoetatik bakarra da gaia hau jorratzen duena. Ikuspegi orokor bat emateaz gain, osasungintzan suspertu nahi den talde lanerako modulu oso bat eskaintzen da eta praktika ugari neuroerrehabilitazioan espezializatuta dauden ospitale bietan: Gorliz eta Aita Menni.
Medikuntza alor honetan profesional hesituen beharra dago. Ikastaro honen bitartez gabezi neurologikoaren eratorriak eta ondorioak erakutsi eta horren aurrean sendatzeko edo hobetzeko dauden neurriak aztertuko dira. “Aukera ezin hobeago eman dezake bai neurozientziaren oinarritik ikerkuntzaraino, laborategietatik ospitaletaraino ikuspegi zabal bat izateko bai arlo medikoan, psikologikoan, funtzionalean eta sozialean. Suposatzen da arlo honetan arituko direnak taldean lan egingo dutenez, guztien profesionalen ikuspegiak jazoko dituztela graduondoen bidez”, gaineratu zuen Angel Bidaurrazaga irakasleak.