Twitterreko Udako lehiaketa berria: #saretu

#SARETU lehiaketa twitterren.
Lortu ezazu udako ikastaro bat doan txio baten truke!

Lehiaketa honen bidez aurtengo 42. Udako Ikastaroen leloa den #saretu hitzarekin jolastu nahi dugu. Twitterreko mezuak kateatuta, sare bat osatzeko.

  • Lehiaketak maiatzaren 26tik 30era iraungo du.

Zer egin behar da?

  1. Lehiaketan parte hartzeko nahi beste txio bidali ditzakezu.
  2. Txio horretan zure twitterreko kontaktu bati mezu bat bidali behar diozu, Udako Ikastaro bat aipatuz.
  3. Txio horretan 3 elementu dira derrigorrezkoak:
    • Lagunari aipatzen diozun ikastaroaren izenburua, izenburuaren laburdura edo aipamena.
    • Udako Ikastaroen web gunerako lotura orokorra (www.ueu.org/udako-ikastaroak) edo aipatzen duzun ikastaroaren lotura. Loturak laburtzeko helbideak onartuko dira.
    • #saretu traola

Adibidez:

Nola aukeratuko dugu irabazlea?

  • Parte hartu duen mezu bakoitzari zenbaki bat esleituko diogu. Ondoren, zenbaki horien artean zozketa egingo dugu Random aplikazioaren bidez.
  • Zozketa ekainaren 2an egingo da.

Saria

  • UEUren Udako Ikastaro baten matrikula DOAN.

Informazio gehiago:

Idoia Torregarai

943 82 14 26

i.torregarai@ueu.org

.

azala

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude