Ukitu ezin den hori biltzen. Ondare kultural ez-materiala

gaizkaOndare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu”  ikastaroa antolatu du UEUk aurtengo udazkenean Iruñean. Gaizka Aranguren Urrozek, ikastaroaren antolatzaileak, gai honi buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu. Matrikula zabalik dago.

Zer da ondare kultural ez materiala? Belaunaldiz-belaunaldi ahoz transmititu den ezagutza eta esperientzia oro eta norberak bere bizitzan bildu izan duena. Ahozko literaturatik hasi (bertsoak, kantak, ipuinak, erranairuak…), edozein ogibideren gakoen ezagutzetatik segi eta edozein giza-talderen kulturaren adierazpenera doana. Ondare Ez-Materialaren babeserako Pariseko 2003ko UNESCO konbentzioak definizio borobilagoa eskain diezaguke: http://www.unesco.org/culture/ich/en/convention

Ze lotura dago ondare kultural ez-materiala, identitatea eta imaginario kolektiboaren artean? Giza taldeen nortasuna, gizabanakoen arteko erreferente komunetan oinarritzen da. Imaginario kolektiboak pertsona bakoitzak bizitzan zehar bereganatzen dituen erreferente horiekin osatuz doa. Erreferente horietako gehienak ondare kultural ez-materiala dira.

Ondare ez-materiala jasotzen ari diren hainbat proiektu badago dagoeneko martxan. Adibiderik jartzerik bai? Hainbat badira munduan barna. Ezaugarriak desberdinak dira egitasmoaren beraren helburuaren arabera. Euskal Herrian bi dira egitasmo indartsuenak: www.ahotsak.com eta www.navarchivo.com Nazioarte mailan, bertzeak bertze, Andaluziako hau: www.iaph.es/web/canales/patrimonio-cultural/patrimonio-inmaterial/atlas/ eta ekimen hauek azpimarratuko nituzke: www.memoro.org http://www.museudapessoa.net/pt/home

Ondare kultural ez-materialak ze balio erantsia eskain dezake esparru desberdintean? Identitatearen berrelikatzean daukan berebiziko garrantziaz gain (hezkuntza eta komunikabideen munduetan barne), ekimen ekonomiko ugarietarako balio erantsi lagungarria da oso.

Zeinentzat izan daiteke interesgarria ikastaro hau? Nortasun kolektiboen eraketan interesa daukatenendako. Hezkuntzaren munduan dihardutenendako. Ekonomia produktiboan bereziki turismoaren eta jatorrizko izendapenen esparruetan dabiltzanendako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude