BASOAK, IKUSPEGIAK UZTARTUZ mahai ingurua

 

basoaAgroekologia eta trantsizio prozesuen baitan, komenigarria da basoak eta basogintzaren inguruko hausnarketa bat egitea. Zein izan da azken hamarkada hauetan aurrera eramandako kudeaketa basoetan? Zeintzuk izan dira onartutako politika, plangintza eta euren ondorioak? Zeintzuk dira, gaur egun, planteatzen diren politika eta kudeaketa alternatiboak?

UEUk eta UPV/EHUk antolatutako Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoaren harira, galdera horiek ardatz hartuta, eztabaida eta erreflexiorako espazio bat ireki nahi dugu. Basoek barneratzen dituzten arloak kontutan hartuta (ingurumena, hidrologia, ekonomia, paisaia, kultura, zerbitzu ekosistemikoak,…) gure lurraldean izandako politikek sortutako onurak eta inpaktuak aztertu, eta bide batez azken urte hauetan martxan jarritako alternatibak ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Hauek dira mahai inguruaren xehetasunaK.
Urtarrilak 31, larunbata
10:00-13:00
UEUren egoitza akademikoan, Markeskoa Jauretxean.
Irekia.

Partehartzaileak:

  • IÑAKI VIGIOLA. EHNE-Bizkaia
  • ROKE AKIZU. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi tea Natura Inguruneko zuzendaria
  • IÑAKI ANTIGUEDAD. Hidrogeologoa, UPV-EHU, UEU
  • RAMON AJURIA. Aramaioko alkatea
  • IÑAKI AIZPURU. IHOBE, UEU

Moderatzailea: JOSEBA ARBAIZA. Geografoa, UEU

Informazio gehiago: Ainhoa Latatu (a.latatu@ueu.eus)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude