Nafar Estatuaren Historia. VIII-XVI. mendeak. Ikastaroa.

UEUk eta Eusko Kultur Fundazioak ondoko ikastaroa antolatu dute elkarlanean.

Ikastaro honek Euskal Herriaren garai bateko errealitatera hurbildu nahi gaitu: Nafar Estatuaren errautsak besterik gelditzen ez zirenekora. Errauts horien gainean Estatu arrotzek egitura berriak altxa zituzten, haien neurrira eta nahierara. Halere, eraikin horien azpian gure nortasunaren sugeldo eta txingarrak bizirik mantendu dira. Ikastaroaren helburu nagusia, hain zuzen ere, inposaturiko egituren artean zirta horiek antzematea da, berauek hauspotu eta ezagutarazteko.

Gai zerrenda:

1. Urte Ilunak (778-900)
2. Iruñeko erreinuaren lehen zabalpena (905-1000)
3. Baskoniako bertze lurraldeak 1000 urtera arte
4. Antso III.a Nagusia eta haren oinordekoak (1004-1076
5. Iruñeko erreinutik nafarroako erreinura (1076-1194)
7. Txikiagoturiko Nafarroa (1200-1400)
8. Berreskuratzeke leudekeen lurraldeak (1200-1400)
9. XV. Mendeko konbultsioak
10. Nafar estatua eta Europa (1494-1512)
11. Urte erabakigarriak (1512-1530)
12. Nafarroako konkista eztabaidan

Informazioa:

  • Irakaslea: Juan Ignacio “Juainas” Paul Arzak.
  • Tokia: saioak Euskokultur Mintegian egingo dira (Baratzeetako Zeharkalea 2, Iruñea).
  • Datak: 2015ko irailaren 15etik abenduaren 1 arte, astearteetan (12 saio).
  • Ordutegia: 18:30etik 20:00 arte (90 minutuko saioak).
  • Matrikularen prezioa: 50,00€
  • Izen emate epea: irekita, irailaren 11 arte.
  • Izena emateko: Nafar Estatuaren Historia.

Informazio gehiago: Eusko Kultur Fundazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude