Ikerkuntzan egindako lana gizarteratzea behar-beharrezkoa da eta, zorionez, azken urteetan euskarazko dibulgazioan lan handia egin da. Lortutako hauspo hori mantentzeko eta bultzatzen jarraitzeko asmoz, tailer honetan ikertzaileentzat eskuragarri dauden baliabide ezberdinak (komunikabideak, on-line plataformak, sare sozialak,…) aurkeztuko dira. Era berean, horiek erabilita norberak egiten duen ikerkuntza edo bestelako zientzia-gaiak gizarteari modu eraginkorrean helearazteko gomendioak emango dira. Tailerraren helburua, hortaz, zientzia-dibulgatzaile lanetan hasi nahi dutenei baliabideak eskaintzea da.
- Hizlariak: Josu Lopez-Gazpio eta Koldo Garcia Etxebarria, UPV/EHUko ikerlariak eta dibulgatzaileak. UEUkideak.
- Non: Gasteiz, UPV/EHUko Arabako Campusean. Elurreta eraikinean, I4 gelan.
- Noiz: Maiatzak 6 (10:00 – 14:00)
- Nori zuzendua: UPV/EHUko ikertzaile, irakasle eta ikasleak.
- Izen ematea irekita maiatzaren 4a arte. Izena emateko HEMEN.
UEU eta UPV/EHUren Arabako Campuseko Euskara Zuzendaritzaren artean elkarlanean antolatutako tailerra da eta EHUskARABANda programaren barne eskaintzen da.
Informazio gehiago:
Ainhoa Latatu
943 82 14 26
a.latatu@ueu.eus
.