HEZikt graduondokoa: IKTak eta Konpetentzia digitalak. Izen-ematea zabalik dago.

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan graduondokoa.

ikt hezkuntza

  • IKTek eta konpetentzia digitalek formakuntzan zer nolako e-rronka eta arrisku dakarzkigute?
  • Mundu birtualean ikas-irakasteko zein komunikazio-estilo erabili?
  • Nola ezagutu ikaslea eta egoki e-baluatu?
  • Nola e-rakutsi geure buruak?
  • Lankidetzak zertan e-raldatu dira eta nola egin ditzakegu e-raginkor?

Galdera horiek eta beste batzuk landuko ditugu lau esparru nagusitan: hezkuntza formalean, enpresen formakuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta jendarteko jardunbidean, euskaraz eta horretan lanean arituak diren profesional euskaldunekin, lehenengoz graduondoko batean.

EZAUGARRIAK:

  • Titulua: UPV/EHUren Berezko Titulua da
  • Iraupena: 30 ECTS, 2016ko urritik 2017ko ekainera
  • irakaskuntza mota eta metodologia: On-line, modulu bakoitzean aurrez-aurreko saio batekin. Bukaeran ikasle bakoitzak proiektu bat garatu beharko du.
  • Prezioa: 1.500€
  • Dirulaguntzak egongo dira, galdetu UEUren bulegoan (a.latatu@ueu.eus)
  • Informazio gehiago, hemen (UEU) eta hemen (UPV/EHU).

Save

Save

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude