Hemen daukazue 2017ko udazkenerako UEUk on-line, Azpeitia, Eibar eta Iruñean emateko antolatutako ikastaroen eskaintza:
ON-LINE ESKAINTZA :
- Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala.
- Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez.
- Moodle-n irakaskuntza eraginkorra nola.
- Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan.
- Norberaren PLEa osatzen: lan akademikoak eta talde-lanak errazteko baliabide teknologikoak.
- R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan.
- Tribuaren berbak sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak.
IKASGELAKO ESKAINTZA:
- Adimen emozionala ikasgelan. Iruñea.
- Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak. Azpeitia.
- Argazkigintza digitala: edizioa. Iruñea.
- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. Iruñea.
- Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko. Eibar.
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak. Eibar.
- Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen. Azpeitia.
- Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. Eibar.
- Jende aurrean hitz egin. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa. Iruñea.
- Larreko eskolatik. Musika beste era batera irakasteko proposamena. Eibar.
- Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Iruñea.
- Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza. Eibar.
- Psikomotrizitatea, mugimendua eta jolas librea. Iruñea.
- Sexuaren inguruan begirada hausnartua. Iruñea.
- “Arkitekturan, euskaraz?” II. Topaketa. Eibar.
Izena emateko epea irekita dago, beraz, interesa izanez gero, sartu ikastaroan eta bertan aurkituko dituzu xehetasun guztiak eta baita matrikula egiteko aukera ere.
Eskuratu hemen Udazkeneko ikastaroen kartela: 2017 udazkeneko eskaintza KARTELA