Aurten bigarrenez, UEUk eta UPV/EHUko Arabako campusak elkarlanean arituko dira, EHUskARABANda programaren barnean, Kafetapintxo 2. Topaketa antolatzeko.
KafeTaPintxo topaketa Arabako campuseko ikerlari euskaldunen bilgunea bihurtzea da gure helburua, bertan ikerlari euskaldunen sarea indartuz. Hori horrela, iaz “ikertzaile euskaldunak eta euskara ikerkuntzan gogoetarako abiapuntu bat” (Zientzia kaiera, 2017/04/18) izan nahi zuen eta aurten aldiz, SAREAri erreparatu nahi diogu. Zertarako behar dugun ikerlari euskaldunen sare bat, zelako sarea nahi dugun, eta zabal diezaizkiguken aukeren inguruan eztabaidatuko dugu.
Ezaugarriak:
Data: 2017ko azaroaren 30a, osteguna
Tokia: Gasteizen, EHUren Arabako campuseko pabilioiko kafetegian.
Ordutegia: 12:00-14:30
Egitaraua:
- 12:00 Ongi etorria
- 12:10 Ikertzaileen sarearen garrantziaz.
Miren Josu Omaetxebarria. UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea. UEUkidea. Ikergazte kongresuko koordinatzailea. - 12:30 Arabako Campuseko euskara eta euskaldunak
Itziar Txurruka. UPV/EHU Arabako Campuseko Euskara Zuzendaria, ikertzaile eta irakaslea. - 12:40 Zer da sarea?
Josu Lopez Gazpio. Kimikan doktorea eta zientzia-dibulgatzailea. UEUkidea. - 12:50 World cafe dinamika:
- Sarea zertarako
- Euskaldunen sareak
- Sarea nola
- 14:00 Ondorioak eta pintxo jana.
Parte hartzea irekia da baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.
Izena emateko: EHUskARABANda.