Garapen pertsonala

Azken urteotan UEUk garapen pertsonalarekin lotutako ikastaroak antolatzen dituela ikusiko zenuten. Eta pentsatuko duzue, ze ikastaro dira horiek Unibertsitate batek eskaintzeko?
Bai, ez dira ohiko unibertsitatean ematen diren horiek, ez dira “akademian” onartuak… baina UEUra hurbiltzeko eta euskaraz ikasteko beste modu bat direlako eskaintzen ditugu.

Horrela, Markeskoako Udaberriko Eskaintzan, bi ikastaro oso berezi ematen gabiltza:

Barreterapia
Ikastaro honekin inhibizioak galdu, barrearen gozamenean murgildu eta une zoriontsuak lortu nahi dira, eta “osasuntsu eta alai bizi nahi duen edonori” dago zuzendua.
Nork ez du halakorik behar?
Ikusi gehiago hemen

Aromaterapia eta sendabelarrak
Sendabelarren erabilera oso zaharra da, bai gaixotasun fisikoak, bai ongizate psikikoa lortzeko. Ikastaro honetan ezaguera teorikoaz gain, erabilera praktikoa lantzen da bereziki, ikasle bakoitzak bere neurriko 10 erremedio egingo dituelarik.
Eduki etxean zure farmazia naturala.
Ikusi gehiago hemen

zure jakin-mina piztu dugula, seguru!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude