Dokumentuaren akzioak
110 emakume, 110 ikertzaile, 110 lan interesgarri. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
2023/02/11 - UEU
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da gaur eta atarian argitaratu ditugun 110 ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu.
Otsailak 11 da gaur, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna.
Hizkuntzalariak, itzultzaileak, kimikariak, astrofisikariak, psikologoak, ikus-entzunezkoetan adituak, biologoak, geologoak, soziologoak, antropologoak... esparru ugaritako euskal emakume ikertzaileen lanen berri izan dugu atarian.
Gaurko eguna aprobetxatuta atarian argitaratutako euskal emakume ikertzaileen elkarrizketak bildu ditugu: 110 emakume, 110 ikertzaile, 110 lan interesgarri:
- Onintza Etxebeste: .
- Maialen Sebastian de la Cruz:
- Iranzu Laura Guede:
- Eider Urkola:
- Ainhoa Gonzalez Pujana:
- Ainhoa Azurmendi:
- Itziar Eseberri:
- Ursula Luna: "
- Jone Uria:
- Ainara Valencia: "Sustantzia estrogenikoek obozitoak sortzen dituzte korrokoi arren barrabiletan"
- Elena López de Arana: "Haur eskoletan goiz eta arratsalde dauden umeek kortisol patroi aldaketa izan dezakete"
- Itziar Mujika: "Kosovoko emakume taldeek erresistentzia zibilean eta bakegintzan paper oso garrantzitsua izan dute"
- Naima El Bani Altuna: "Twitter kontuari esker Artikoaren zatitxo bat Euskal Herrira eramatea lortu dudala uste dut"
- Uxoa Iñurrieta: "Norberaren gaiaren inguruan ezertxo ere ez dakien jendearen lekuan jartzeko esango nieke txiotesia4-ko parte hartzaileei"
- Iraia Muñoa: "Txiolari originalena"ren aholkua: "Ikerketa lanen oinarri sinpleenak azaltzen ahalegindu daitezela, hitz tekniko eta potoloak alde batera utziz"
- Elisa Sainz de Murieta: "Klima-aldaketa arintzen ez badugu, kostaldeko hiriak inpaktu larriei aurre egiteko prestatu beharko dira"
- Maite Goiriena: "Gazte ikertzaileak AEBetan tentsio handiko giroan bizi dira, Euskal Herrikoa askoz nahiago dut"
- Iratxe Perez: "Osasun politikaren aldaketak etorkinen osasunean negatiboki eragiten zuen eta kezka horrek eraman ninduen tesia egitera"
- Naiara Barrado: "Printzipioz ez daukat Jupiter alde batera uzteko asmorik, baina beste planeta batzuetara abiatzea gustatuko litzaidake"
- Irati Romero: "Oraindik ezagutzen ez ditudan ikertzaileak ezagutzeko eta ideiak partekatzeko erabiliko dut Artizarra"
- Amaia Jauregi Miguel: "Eritasun zeliakoa 100 pertsonatik batek du baina gaixoen %15a baino ez dago diagnostikatuta"
- Nekane Miranda: "Ikastetxeetako kanpo espazioei erabilera eskasa aitortzen zaie"
- Irati Rodrigo: Bilboko La Salle ikastetxeko gaztetxoek irristatzearen arriskuak landu dituzte Zientzia Azokan
- Irantzu Rico: Musikarekin ikastearen onurak ikertu dituzte Bilboko Unamuno Institutuko ikasleek Zientzia Azokan
- Naia Eguskiza eta Irati de Pablo: Dislexiaren gaia ikertu dute Lauaxeta Ikastolako gaztetxoek Zientzia Azokan
- Begoña Altuna Diaz: "Batzuetan nire burua imajinatzen dut robot batekin euskaraz, hitz egin eta ulertu"
- Gotzone Hervás Barbara: "Bizi ohiturek hezur-dentsitate mineral maximoaren %20-%40an eragiten dute"
- Nagore Elu: "Gustuko dut ikertzen dudanak etorkizun batean aplikazioren bat izan dezakeela pentsatzea"
- Ania Ibarguren: "Hondakin organiko kantitate handiak modu jasangarri eta merke batean kudeatzea posible dela ikusi dugu"
- Jaione Etxebarria Elezgarai: "Ezinbesteko da ekonomikoki jasangarria izango den kalitatezko osasun eta arreta sistema bat ezartzea"
- Amaiur Esnaola Illarreta: “Funtsezkoa izango da hidroelektrikoen jarduera muturluzearen beharrizanen arabera erregulatzea”
- Olatz Goñi “Estresa gatazka egoeren aurrean organismoak duen erantzun fisiologiko egokitzailea da”
- Idoia Astigarraga Agirre: “Euskaraz ikertzea erabakitzen dugunok oso modu kontzientean egiten dugu hautu hau”
- Garazi Arrula Ruiz: “Ikergazte egiten gabiltzan horrek balioa baduela geure buruari berresteko tresna da”
- Itziar Urizar eta Nerea Osinalde:"Ikerkuntzan harremanak egitea ezinbestekoa da lankidetzak sortzeko"
- Nerea Perez Ibarrola: "Ikertzeak eta ikerketa sustatzeak gizartearen garapenean laguntzen du"
- Nahia Idoiaga: "Euskaraz plazaratutako ikerkuntza orokorrean oso gutxi baloratua dago, militantzia ekintza bat da oraindik"
- Amaia Albizua Aginako:“Ikerketak herri honetan ez dauka behar duen babesa, bokazio handia behar da”
- Iraia Muñoa:"Euskal komunitate zientifikoa elkarlanean aritzeko garrantzia handikoak dira IkerGazte bezelako kongresuak"
- Onintza Belategi: "Ulertu eta sinetsi beharra daukagu erakundeko aktibo garrantzitsuena pertsonak direla"
- Haizea Estomba Iturriza: “Morfina, heroina edo metadona bezalako droga opioideek giza ugalkortasunean sor ditzaketen efektuak ezagutu ahal izango dira”
- Alaitz Etxabide Etxeberria: “Sintetikoak diren plastikoak naturalak diren plastikoengatik ordezkatuak izateko lanean dihardugu”
- Irati Otamendi Irizar: “Ondare industrialak nondik gatozen eta nor garen erakusten digu”
- Garbiñe Bereziartua: “Gazte batentzat, gaztelaniara jo beharrik ez izateko, baliabide garrantzitsua da euskalki baten jabe izatea”
- Estibaliz Mateos: “Depresio sintomak pertsona nerabezarora heldu baino lehen ager daitezke”
- Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea”
- Alazne Ascenso: "Zaila da ikertzaile gaztea izatea, baina formakuntza eta espezializaziorako laguntza asko daude gaur egun"
- Lide Arana: “Gure alorrean ikertzaile gaztea izateak atzerrian lan egitea suposatzen du”
- Nerea Alaba eta Amaia Pinacho: "Eremu profesionalean ate mordoxka ireki dizkigu IkerGaztek"
- Ainara Valencia: "IkerGazte kongresua Gure lana zabaldu ahal izateko erreminta garrantzitsua izan da"
- Olatz Perez de Viñaspre: "Ikerketaz hitz egitean erregistro oso formal eta espezializatuekin ohituta gaude, eta kongresu honi esker dibulgaziora hurbildu gara, euskaraz gainera"
- Nerea Osinalde: "IkerGazte bezalako ekimen heterogeneo ez hain espezializatuak aukera ematen du oso arlo ezberdinetako ikerkuntza lanak edonorengana heltzea"
- Begoña Altuna: "Ikerketan jarraitzeko animatu nauen saria izan da, gauza ondo eginek fruituak ematen dituztenaren seinale"
- Edurne Larraza: “Nire ustez teknologiak tresnak dira eta tresna horiek erabiltzen ditugunok ikasi behar dugu horiek egokitzen gure beharretara eta ez gu haietara moldatu”
- Alazne Aizpitarte: “Gazte eta nerabeek kontrola jeloskortasunarekin lotzen dute, eta jeloskortasuna benetako maitasunarekin”
- Amaia Alvarez: "Mikromatxismoaz aritzen gara tarteka, nahiz eta betiko matxismoak bizirik irauten duen"
- Ana Viñals: “Gero eta presoagoa izango den Interneta ezagutuko dugulakoan nago”
- Itziar Gonzalez-Dios: "Gizarteari zer ikertzen ari garen eta zer lortzen dugun adieraztea zor diogula ezin dugu ahaztu"
- Madalen Goiria: "Etxean hezteko aukera eskubide bat da eta legeztatu egin beharko litzateke"
- Amaia Arroyo: "Irakasleen formakuntzan teknologien erabilera egokia da sustatu behar dena"
- Uxoa Anduaga: "Umorea zer den eta zer ez den botereak definitzen duela erakutsi dit ikerketak"
- Itziar Garate: "Nire laborategia Artizarra bera da"
- Amaia Pavon: "Nerabeek ikus-entzunezkoen bitartez interpretatzen dute mundua, eta haien bidez eraikitzen dute taldearen identitate soziala"
- Nagore Prieto: "Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko"
- Itxaro Perez: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea"
- Estitxu Garai: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da”
- Olatz Perez de Viñaspre: “SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da”
- Elizabete Manterola: "Tesian idazle bakarraren lanean sakontzeko aukera izan nuen eta haratago jo nahi nuke, idazle ezberdinen joerak identifikatu eta alderatu, esaterako"
- Maria Ruiz: “Argi dago espetxealdia ez dela oro har bizipen atsegina inorentzat, baina badirudi emakumeentzat esperientzia bereziki kaltegarria eta lazgarria dela"
- Itxaso Martin: "Normala" denean denok dakigu nola jokatu, besteak beldurtu egiten gaitu"
- Irantzu Fernandez: “Heldutasunetik nerabezarorako maitasuna idealizatzeko joera dago”
- Aiora Jaka: “Etengabe neukan gure Sarri gogoan. Nire tesia irakurtzen irudikatzen nuen, irribarre erdi batekin ahoan”
- Irati Agirreazkuenaga: “Doktoretza egitea erabakitzea maiz ez da ausardia kontua, informazio eza edo ezjakintasun kontua baizik”