Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 23 euskal ikertzaile gazte elkarrizketatu ditugu 2022an

Dokumentuaren akzioak

23 euskal ikertzaile gazte elkarrizketatu ditugu 2022an

2023/01/09 - Unibertsitatea.net
Jakintza esparru desberdinetako 23 ahots, guztiak #txiotesia lehiaketako parte hartzaileak.

23 dira 2022an elkarrizketatu ditugun euskal ikertzaile gazteak. #txiotesia lehiaketako parte hartzaileak dira guztiak eta elkarrizketekin beraien ikerketetan gehiago sakondu nahi izan dugu.

23 ahots berri ezagutu ditugu, jakintza esparru desberdinetako 23 ikerlerro. Eskerrik asko guztioi!!

  1. Fermin Alvarez: "Itsas maila azken mendeetan nola aldatu den aztertzen dugu"
  2. Marina Landa: "Gaztea irratian entzun diren kantak gure kulturaren isla zintzoa direla uste dut"
  3. Artzai Gaspar Arraiza: "Erronka nagusia eleaniztasuna mantentzea da, baina, aldi berean, hizkuntza gutxitua erdigunera eramatea"
  4. Ione Bretaña: "Atxikimendu ez segurua duten gizabanakoek, emozioak erregulatzeko arazo gehiago dituzte"
  5. Ekain Zubizarreta: "EAEn, elite mailatik urrun dauden txapelketetan ere egiten dira doping kontrolak, eta hori eskertzekoa da"
  6. Ane Olazagoitia: "Eritasun Zeliakoa eragiten duen glutenak RNAn ere aldaketak sortzen dituela ikusi zuen gure taldeak lehen aldiz"
  7. Alicia Gascon: "Zelulen egitura eta antolaketa hobeto ulertzea lortu dugu"
  8. Jon Luzuriaga: "Birsortu nahi genuen ehunaren zelula espezializatuak lortzea izan zen gure helburua"
  9. Maider Galardi: "Askotarikoa da pairatutako biolentzia, eta hori alde guztietako andreek bizi izan dute"
  10. Harbil Arregui: "Batez ere garraio adimendunen alderdi ezberdinekin lotutako ikerketa-proiektuetan hartu dut parte azken 12 urteetan"
  11. María Arnaiz: "Bateriek eta kondentsadoreek kubritu ezin dezaketen aplikazioei erantzuna emateko, kondentsadore hibridoen teknologia garatu dugu"
  12. Itziar Gonzalez Moro: "1 motako diabetesaren garapenean lncRNA geneek duten funtzioa aztertzen ari gara"
  13. Jon Otegi: "Sistema inertzialak eta satelite bidezko sistemak fusionatzea izan da tesiaren ekarpen nagusia"
  14. Itziar Arregi: "Jolasari garrantzia aitortzen zaio hitzez, baina gero beste alderdi batzuk lehenesteko joera dago"
  15. Maitane Basasoro: "Antzuola Herri Eskolan eraikitzen den curriculuma, ikasleen ideia eta interesetatik abiatzen da"
  16. Miren Berasategi: "Antsietate matematikoa duten pertsonek gaitasun matematikoak erabiltzeko zailtasunak dituzte, eta eragina du errendimenduan"
  17. David del Rio: "BiCMOS teknologia erabilita, ordura arteko teknologia garesti eta konplexuekin egiten ziren sistemak diseinatzea lortu genuen"
  18. Rosa Mindegia: "Emozioak gu garenaren eta kanpora erakusten dugunaren zati handia dira, eta hauek lan-arloan aztertzea ezinbestekoa da"
  19. Iñigo González de Arrieta: "Materialen emisibitate infragorria egoki neurtzea ez da batere erraza"
  20. Marta Garcia: "Filosofiak bere buruaz zenbat eta gehiago hitz egin, orduan eta zailagoa egiten zaio bere existentzia justifikatzea"
  21. Unai del Burgo: "Kontabilitatea ulertzeko beste modu bat proposatzen dugu, Ekonomia Sozialeko erakundeen 'bihotza' kontutan hartuko duena"
  22. Jone Bilbao: "Azken urtean uren kalitateak onera egin duen arren, fitoplanktonaren ugaritzea ez da guztiz seinale ona"
  23. Elena Muñoz: "Ikertzaileon erantzukizuna da pazienteen osasuna hobetzen duten aurrerapen biomedikoak partekatzea"

 

2023an ere euskal ikertzaile gazteei izen-abizenak jartzen eta beraien ikerketak plazaratzen jarraituko dugu.

Orain arteko elkarrizketak ikusgai dituzu hemen: Elkarrizketak.