Dokumentuaren akzioak
"Digitalaia" ikerkuntza taldea sortu da HUHEZIn
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Digitalaia behatokia sortu da.
Ikerketa talde honen helburua da gure gizarteko hainbat alorretan teknologia digitalak duen eragina aztertzea. Esparruak dira: unibertsitate aurreko irakaskuntza, unibertsitate irakaskuntza, hedabideak, euskara eta kooperatibak.
Ikerketa HUHEZIn hasi dute eta aztertu nahi dute fakultateko ikasle eta irakasleen harremana teknologia berriekin. Horretarako galdetegi bat prestatu dute Melbourneko Unibertsitatearekin batera. Izan ere Australiako unibertsitateak Educating the Net Generation deituriko proiektua du abian. Galdetegiaren bitartez hobeto ulertu nahi dira natibo digitalen esperientziak eta nahiak teknologia berriei dagokionean.
Galdetegietako emaitzak partekatu egingo dira ostean.