Dokumentuaren akzioak
'Elhuyar dictionary/hiztegia' argitaratu dute Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean
- Unibertsitatea.net
Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak,
elkarlanean, Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute.
Euskaratik ingelesera eta ingelesetik euskarara kontsulta daitezke
hiztegi honetan jasotzen diren 34.000 sarrera eta azpisarrerak, 50.000
adierak eta 12.000 adibideak.
Hiztegi hau irakasle zein ikasleei zuzenduta dago, bai eta hizkuntzak lantzen edo hizkuntzekin lanean diharduten profesionalentzat ere.