Dokumentuaren akzioak
Hizkuntza Politika Gizartean
- UEU
25
urte dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urte batzuk
geroago Nafarroan, Konstituzioaren peko autonomia estatutuetatik
abiatuta, euskararen ezagutza eta erabilera arautzeari ekin zitzaiola,
Elebitasun dekretuak direla medio.
Iparraldean, ez da oraino horien pareko legerik garatu, nahiz eta berriki Euskararen Erakunde Publikoak lehen urratsak eman dituen euskararen ezagutza eta erabileraren inguruan, lege indarrik ez badu ere. Ibilbide horretan euskarak aurrerapauso garrantzitsuak eman baditu ere, normaltasunaren helmugatik urrun gaude oraindik.
Horiek horrela, uste dugu komeni zaigula urte hauetan urratutako bidearen inguruan hausnartzeko beta hartzea, aurrera urratsak sendotzeko eta gainerakoak bide zuzenean emateko, atzeak erakusten baitu aurreak nola dantzatu.
Horretarako antolatu ditugu jardunaldi hauek, hain zuzen ere, euskara zabaltzeko eta normalizatzeko helburuarekin lanean diharduten erakunde eta elkarte eragileei hitza eman eta hizkuntza politikak gizartean duen oihartzunaz hitz egiteko.
Hausnarketa dugunez helburu, mahai-inguru gisa antolatu ditugu saioak arlo bakoitzeko ordezkarien ekarpenetatik abiatuta, jendeak parte-hartze aktiboa izan dezan eta guztion ahotsak entzun daitezen, iraganaren azterketan oinarrituta aurrera begira jarrita ahalmen sortzailea erabili behar dugulako.
Lekua: Kursaal Elkargunea, Donostia
Nori: Euskararen biziberritze eta zabalkundearekin konprometituta dauden herritarrei zein helburu horrekin lanean diharduten talde, elkarte, erakunde edo enpresetako profesionalei.
Matrikula prezioa: 65 € (ikasle/bazkideak: 55€).