Dokumentuaren akzioak
Ikerlari Gazteen Saria deitu du Gerediaga Elkarteak
2022/11/04 - Unibertsitatea.net
Sormen edo dibulgazio lanak aurkeztu daitezke.
Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna gazteen artean bultzatzeko Ikerlari Gazteen Saria deitu du.
Durangaldean kokatutako sormen edo dibulgazio lanak aurkeztu daitezke, edozein jakintza-arlotakoak. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira eta lau formatutan aurkeztu daitezke: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.
Lanak apirilaren 17ra arte aurkeztu daitezke.