Dokumentuaren akzioak
Ikertzaile doktoreentzako laguntzak deitu ditu Eusko Jaurlaritzak
Laguntzak EAEn ikertzen diharduten ikertzaile doktoreei eta 2022/2023 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreei laguntzak zuzendutakoak dira. Deialdiak bere baitan hartuko ditu laguntza berriak eta baita 2021-2022 ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.
Kontratuak urtebeteko iraupena izango du eta beste hiru urte osoz luzatzeko aukera egongo da. Gehienez 26 laguntza berri emango dira ikerketa orokorraren lerroan, eta plaza bat gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat. Ikerketa espezifikoaren lerroan gehienez ere 3 laguntza berri emango dira (2 neutronikaren arloan eta 1 hezkuntzaren arloan) eta azkenik, gehienez 58 berrikuntza emango dira ikerketa orokorraren lerroan eta 1 ikerketa espezifikoaren lerroan.
Doktoreak EAEn egoitza soziala duen erakunde batekin lortu behar du kontratua laguntza eskuratzeko. Zentroek bete behar dituzten eskakizunak dira besteak beste unibertsitateak, ikerketa-zentroak edo osasun-ikerketako institutuak izatea, publikoak edo pribatuak, baina irabazi asmorik gabekoak. Bestetik, bolada baterako atzerrira doazen doktoreen zentroak irabazi-asmorik gabeko unibertsitateak edo ikerketa-zentro publiko eta pribatuak izango dira, eta ez dira izango doktoretza-ikasketak egin dituzten zentroak. Gainera, eskatzaileak atzerritarrak badira, atzerriko zentroa ez da egongo beraien jaioterrian.