Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko IKERTALENT2022 programaren baitan 7 lanpostu eskainiko ditu NEIKERek

Dokumentuaren akzioak

Ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko IKERTALENT2022 programaren baitan 7 lanpostu eskainiko ditu NEIKERek

2022/12/19 - Unibertsitatea.net
NEIKER zentro teknologikoak 7 lanpostu eskainiko ditu Euskao Jaurlaritzaren Ikertalent Programaren baitan.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak IKERTALENT programa abiatu du beste urte batez.

Ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko programa da, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko eta teknologikoan eta enpresa-arloan. Hautatutako pertsonek, sektoreko proiektu estrategikoetan garatuko dute beren jarduera.

Ikertalent2022ren baitan, hainbat lanpostu eskainiko ditu NEIKER zentro teknologikoak:


Doktoretza aurreko ikertzaileentzat 4 urteko iraupena izango duten 3 lanpostu:

  • Nekazaritza jasagarriagoa lortzeko "Big data", "machine learning" eta teknologia berriak.
  • Klima mediterraneoan irin-garia ekoizteko sistema jasangarriagoak sustatzea.
  • Basogintzarako goi mailako landare lehiakorrak ekoizteko Pinus spp. enbriogenesi somatikoa.

Teknologoak prestatzeko 2 urteko iraupena izango duten 4 lanpostu:

  • Hautatutako baso-landarea in vitro ekoiztea, baso-erresilientzia bermatuz aldaketa globaleko egoera batean.
  • Baso-pastoretako sistemen erresilientzia ebaluatzea klima-aldaketaren agertoki batean.
  • Paisaiaren antropizazio-mailak medikuntza- eta albaitaritza-intereseko gaixotasunen bektore diren artropodoen ekologian duen eragina.
  • Doitasunezko abeltzaintza, hegazti-hazkuntzan osasuna, animalien ongizatea eta iraunkortasuna hobetzeko.

 

Hemen duzue EHAAn argiratatutako deialdia (PDF): Ikertalent Programa. NEIKEReen eskaintzen gaineko informazio gehiagorako idatzi info@neiker.eus helbidera.