Dokumentuaren akzioak
Ikusgai #txiotesia6 lehiaketako sari banaketa ekitaldia
#txiotesia6 lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da abenduaren 1ean, Eibarren. Inoizko parte hartzerik handiena izan duen edizioa izan da aurtengoa: 106 ikertzailek txiokatu dute beraien tesia euskaraz sarean.
Epaimahaiak bi irabazleen berri eman du ekitaldian: Jone Bilbao Antolin izan da "Txiolari ulergarriena" eta Elena Muñoz Pérez "Txiolari originalena". Urdaibaiko uren saneamendu-lanen eragina aztertzen ari da Bilbao, eta Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko hidrogelak berriz Muñoz.
Sorpresaz betetako arratsaldea izan da: jolasak, Aitor Cevidanes Miranda ikertzailearen: "Euskara buruan eta ikertu munduan" hitzaldia...
Saioa grabatu egin dugu eta hemen duzue ikusgai.
Honez gai, irabazle bien hitzak ere jaso ditugu.
Jone Bilbao Antolin, "Txiolari ulergarriena":
Elena Muñoz Pérez, "Txiolari originalena":
Eskerrik asko guztioi!
Antolatzailea:
Kolaboratzailea: