Dokumentuaren akzioak
Jone Bilbao eta Elena Muñoz dira #txiotesia6 lehiaketako irabazleak
Baditugu #txiotesia6 lehiaketako irabazleen izenak: Jone Bilbao izan da Txiolari ulergarriena eta Elena Muñoz Txiolari originalena. 500 eta 300 euroko diru-saria eskuratu dute hurrenez hurren.
Egiten ari diren edo defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka eta guztira 106 ikertzailek parte hartu dute azaroaren 22an egindako lehiaketan. Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena: Uxoa Iñurrieta, Oskar Gonzalez, Miren Berasategi, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.
Epaimahaiak zera esan azpimarratu nahi izan zuen sari banaketa ekitaldian: "Oso hari onak zeudela iruditu zaigu, eta oso zaila izan da bi saridun bakarrik aukeratzea. Txiolari askok lortu dute gure interesa piztea eta beren gaia jarraitu nahi izatea. Biak aukeratu behar izan ditugu baina beste hainbat ere izan zitezkeen irabazle... Beraz, zorionak parte-hartzaile guztiei!"
Azkenean, Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektuaren gaineko ikerketaren eta Hesteetako hanturazko gaixotasunaren tratamendurako 3Dn egindako hidrogelen gaineko ikerketen txioek eskuratu dute saria.
Txiolari ulergarriena Jone Bilbao (@jonebil):
Jone Bilbao Antolinek Ingurugiro Zientziak ikasi zituen. Tesiko azken urtean ari da, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ibai Ekologia Taldean.
Ikusi hemen txio irabazleak: "Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez" izeneko tesian murgilduta ibili naiz azken 3 urteetan. Baina, zergatik fitoplanktona Eta zergatik Urdaibai Adi! #txiotesia6
Epaimahaiaren esanetan: ""Twitterreko formatura oso ondo egokitu dela iruditu zaigu. Azalpen argiak eman ditu, testuekin bat datozen irudiz lagunduta. Kontzeptu zailak aipatu dituenean, azaldu egin ditu, eta ezer ez dakien norbait ere gaira erraz gerturatzeko moduko haria osatu du"
Txiolari originalena Elena Muñoz (@ElenaMuozPrez1):
Elena Muñoz Pérez UPV/EHUko Farmazia Fakultatean ari da tesia egiten, NanobioCel taldean. Tesiaren 2. urtean murgilduta dabil.
Epaimahaiaren esanetan: "Tesiaren berri modu argian emateaz gain, umore-tonuan egin du, enegarren aldiz bere tesiaren berri amari emango balio bezala, tesigile askok bizi izan duten/dugun egoera..."
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egin da Eibarko Markeskoa Jauretxean. "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren ezagutzeaz gain, Aitor Cevidanes Miranda ikertzailea ere bertan izan dugu "Euskara buruan ikertu munduan. Euskal zientzialari gazte baten gorabeherak" hitzaldiarekin.
Cevidanes, albaitaritzan lizentziatua da. Doktoregoak Txilera eraman zuen eta Andres Bello Unibertsitateko “Kontserbazioaren Medikuntza” doktoregotza programan egin zuen tesia. 2019an defendatu zuen: “Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan”. Orain NEIKERen lan egiten du doktoradu ondoko ikerlari bezala. Hemen Unibertsitatea.net atarian egin genion elkarrizketa:
Hemen duzue ikusgai:
Eta honekin guztiarekin eman diogu amaiera aurtengo #txiotesia6-ri! Eskerrak eman nahi dizkiegu 6. edizioan bidelagun izan dugun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrari.
Eta nola ez... zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Jarraitu dezagun zientzia eta euskara uztartzen. #txiotesia7ra arte!.
Antolatzaileak:
Kolaboratzailea: