Dokumentuaren akzioak
Juncal Ballestín Nazioarteko Ikerketa Beka deitu du Artium Museoak
2023/01/16 - UEU
Bekak 7.000 euroko diru laguntza izango du eta eskabideak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31 izango da.
Artium Museoaren Euskal Emakume Artisten Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak Juncal Ballestín Ikerketarako Nazioarteko Beka deitu du.
Deialdiaren helburua ikerketa-proiektu bat aukeratzea da, Euskal Herriko eta nazioarteko arte feministaren historiografiari ekarpen esanguratsua egingo diona eta/edo museoaren eta bere Bildumaren programazioarekin zerikusia duten emakume artista eta pentsalarien ekoizpena aztertuko duena.
Ikerketa garatzeko 7.000 euroko laguntza emango da gehienez eta eskabideak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31 izango da.
Info+: Artium.