Dokumentuaren akzioak
106 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo euskaraz
Zorionak emanez hasiko dugu gaurkoa. Zorionak atzo zuen ikerketa euskaraz txiokatzen aritu zineten ikertzaile guztioi! Zoragarria izan zen!
106 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.
Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:
- 106 ikertzailek hartu dute parte.
- 58 emakume eta 48 gizon.
- Parte-hartzaileen %30a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Miamiko Unibertsitatea, Kaliforniako Unibertsitatea, Nancyko Unibertsitatea, UPPA eta Valladolideko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
- Bertan parte hartu dute IKER ikerketa zentroko ikertzaileek, BERCeko (Basque Excellence Researc Center) BC3, Biofisika, Achucarro, BCBL, CFM, BCAM eta DIPC zentroetakoek; BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) AZTI, CIDETEC, CICbioGUNE, CICbioMAGUNEkoek eta hainbat institutakoek: Biodonostia, Polymat eta Biocrucesekoek. Eta hainbat eta hainbat ikertaldetakoek: DREAM, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), NOR, Gluten3S, Hegoa, AFIT, Nanobiocel, Laslab, Molbiol-Cancer, ZIBIO, KideOn, ENEDI, NUMAPS, Ibai ekologia, Deusto Physical Therapiker, Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika, Parte Hartuz...
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinea...
- Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
- Umap-en egun osoan izan zen joera nagusia #txiotesia6 traola.
Ikertzaileen parte hartzea jasota dago "Txiotesia" ataleko #txiotesia6 gunean.
Ebazpena eta sari banaketa ekitaldia:
Irabazleak epaimahaiak hautatuko ditu eta hauen berri emango dugu abenduaren 1ean egingo den sari banaketa ekitaldian. Eibarren izango da jaia, Markeskoa Jauretxean, 18etan hasita, eta bertan izango dugu Aitor Cevidanes ikergaztea "Euskara buruan eta ikertu munduan. Zientzialari euskaldun baten gorabeherak" hitzaldiarekin. Gainera sariak, mokadua... Bertaratzekoa bazara idatzi z.etxanobe@ueu.eus helbidera