Dokumentuaren akzioak
Zientziari, unibertsitateari eta UEUri buruzko umore bakarrizketak martxoaren 30ean, Eibarren
Zientziari, unibertsitateari eta UEUri buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk martxoaren 30ean Eibarren, Markeskoa Jauregian. UEUren 50. urteurrena ospatzeko saioa izango da Barredromoa, KORRIKA Kulturalaren barruan egingo dena.
Arratsaldeko 18.00etan hasi eta zortzi gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko Komunikazio-arduradunaren gidaritzapean. Hona hemen:
- Oier Araolaza, dantzan.eus-eko kidea eta UEUko bazkidea.
-
Ana Galarraga, Elhuyarreko kidea.
-
Gorka Guenaga, UNI Eibar-Ermuako irakaslea eta UEUko bazkidea.
-
Josu Lopez Gazpio, Kimikaria eta UEUko irakaslea.
-
Mirari Martiarena, Komunikazioan aditua eta UEUko bazkidea.
-
Leire Narbaiza. Euskara irakaslea eta UEUko bazkidea.
-
Olatz Perez de ViƱaspre. Informatikaria eta UEUko bazkidea.
-
Koldo Garcia. Genetista eta UEUko zuzendaritzako kidea.
Bertaratzeko izena eman behar da komunikazioa@ueu.eus helbidean.