Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2024/04/19
-
Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkarteak sustapen eragilea behar du
Bertsozale Elkarteak sustapen eragilea behar du
Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
- Sustapen Sailaren koordinazioa eta gainontzeko sailekin harremanak.
- Sustapen egitasmoen koordinazioa eta kudeaketa: Bertsolari Txapelketa Nagusia, herrialdeetako txapelketak, Bertso Eguna, eta beste zenbait egitasmo.
- Bertsozale Elkartearen zehar-lerroak sustatu eta horien arabera eragitea: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
- Lanku Bertso Zerbitzuak S.L.-ren kultur proiektuaren jarraipena.
- Bertso plazaren jarraipena.
- Bertsogintzako egitasmoen dinamizazioa eta aktibatzea: besteak beste, sortzaileak bertsogintzaz aritzeko espazioa, Epaile Eskola Iraunkorra, gai-jartzaileak…
Baloratuko diren gaitasunak:
- Bertsogintzaren ezagutza.
- Bertso plazetan, bertso-eskoletan eta antolatzaile lanetan esperientzia.
- Bertsozale Elkartearen proiektuaren gaineko ezagutza eta esperientzia.
- Kultur mugimenduaren ezagutza eta esperientzia.
- Giza taldeak kudeatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Elkartegintzarako jarrera eta kontzientzia.
- Baliabide teknikoak, ekonomikoak, logistikoak eta teknologikoak kudeatzea.
- Lanerako autonomia eta nortasuna erabakiak hartzeko.
Beharrezkoak:
- Gidatzeko baimena izatea eta mugitzeko prest egotea.
- Asteburuetako lanaldian aritzeko prestutasuna.
Eskaintzen da:
- Mugimendu bizi, indartsu eta interesgarri bateko kide izatea.
- Lanaldi osoko lan kontratu mugagabea, 6 hilabetetako probaldia izango duena.
- Bertsozale Elkartearen edozein egoitzetan lan egiteko aukera.
- Hasteko aurreikusitako data: 2024ko ekaina.
Harremanetarako:
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna (gehienez orrialde bat) 2024ko maiatzaren 6a baino lehen (egun hori barne) ondorengo helbidera:
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora.
Iturria: Bertsozale Elkartea
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau